Jean-Luc Guionnet organo-jolearen kontzertua izango da datorren irailaren 19an, ostirala, 21.00etan, Arantzazuko Basilikan. Kontzertua Ertz #15 Bertze Musiken Jaialdiaren programaren barruan antolatu da. Ordu bete lehenago Lotus Edde-Khouri-ren eskutik dantzaldia izango da leku berean.

Jean Luc Guionnet (Frantzia, 1966), hainbat sorkuntza alorretan (musika, ikusizko arteak, zinea…) aritu arren, bereziki musika elektro-akustikoaren eta inprobisazio askearen alorretan egindako lanarengatik  da ezaguna. Espazio arkitektonikoei eta bertan bizi diren soinuei jartzen dien arreta da bere lanaren ezaugarri nagusienetakoa eta bai saxofoiaren, organoaren, pianoaren eta elektronikaren bidez, berdin musika taldetan , bikote formatuan edo hirukote eta bestelako formatuetan egiten du lan.


Horra Arantzazuko Basilikako organoarekin inprobisatutakoaren adibide bat:

 

 

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.