Uztaileko 16 eta 17an estreinatuko da Arantzazun, «Arantzazu Letraz gunea», Oriol Miró maisu ospetsuak emandako letra etzanaren lantegia burutuz. «Arantzazu Letraz gunea», unibertsitate mailako transferentzia egiteko gunea da, sorkuntza-, heziera- eta erakusketa-ekitaldi noizbehinkakoen bidez, ArantzazuGaur Fundazioak eta UPV/EHUk (Letraz. Diseinu grafikoaren eta Tipografiaren ikerketa-taldea) sinatu duten lankidetza-hitzarmenari esker. Hiritar interesatu guztiei eskaintzen zaie, Diseinu Grafikoaren inguruan «komunikazioa sortzeko komunikazio-gune» bezala.

Komunikazio-gune hau Gandiaga Topagunean izango da eta, nor izango eta Oriol Miró kaligrafo profesionala izango da ekintza abian jarriko duena, urte honetarako prestatu den programari hasiera emanez. Miró Bartzelonan jaioa da eta kaligrafiari emana dago 1994. urteaz geroztik. Kaligrafia eta tekniken irakaslea da Bartzekonako Elisava Eskolan, Bartzelonako IDEP Eskolan tipografia-irakaslea eta Bartzelonako Eina Eskolako Tipografia Aurreratuaren Masterrean kaligrafia- eta lettering-irakaslea.

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.