• Azken onak bizitza osoa duintzen du, bizi izan denari sentidua ematen dio eta pertsonak ohoratzen ditu bakean hiltzea erraztuz.
  • Azken ona gertatzen da, egin behar dena egiten denean, egin behar ez dena egiten ez denean eta, gainera, hiltzera doan pertsonari laguntzen dionean, pertsona bakar eta baliotsu bezala haziarazten duenean.
  • Bizitza ongi burutzen laguntzea esperientzia bakar eta baliozkoa da laguntzailearentzat ere, baina horrek ezagutza eskatzen du, jarrera, abildadeak, bertuteak eta sentidu-esperientzia. Hori dena lortu egin behar da.

Lantegi honen helburua da hiltzen laguntzeko gaitasunak lortzea; ezagutzak ikasi, harreman-gaitasunak entrenatu eta bizitzatik irteteko prozesuan laguntzeko baliabide espiritualak aurkitu. Hori dela-eta, esperientzi moldea duen lantegi teoriko-praktikoa izango da.

Hartzaileak:

· Profesional sanitario eta sozio-sanitarioak.

· Hauskortasun-egoeran daudenei laguntzen dieten Hirugarren sektoreko erakundeetako pertsona boluntarioak.

· Osasun- eta karitate-pastoralean ari diren pastoralgileak.

· Bizitzaren azken uneko edozein laguntzaile edo zaintzaile.

Gidari:

· Marije Goikoetxea Iturregui. Psikologoa eta teologoa

· Jesús Millas. Medikua, zaintza paliatiboetan aditua

Data:2015eko azaroaren 28a, larunbata (de 10,00 a 18,30)

Prezioa: 20 euro (bazkaria barne)

Izena emateko:

Tfnoak.:  943 781 315 – 669 256 852

e-mailak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.