mendi-irteerak

Arantzazu, mendi-irteerak, Aizkorriko gailurra, jendez lepo

  1. Arantzazuko Santutegia. Igoera hau Santutegiko aparkalekuan hasten da. Basilika atzealdeko bideari jarraituko diogu burdin-hesi berde bat ikusi arte. Hesia zeharkatu eta aurrean zabaltzen den bideak Urbiara eramango gaitu. Hauxe da igoera honen lehenengo zatia. (xehetasun gehiago Urbiako ibilaldian)
  2. Elorrolako mendi-lepoa. Hiru kilometroko igoera suabe hau mendi-lepo honetan amaitzen da, eta bertan daude Urbiako zelai ederrak.
  3. Urbiako zelaiak. Ermita pasatu eta berehala lizarrek eta zumarrek osatzen duten igarobideari jarraituko diogu. Alde batera zein bestera, gure bista galdu egingo da euskal artzainek eta ardiek mendez mende mantendu duten zelai eder eta amaigabe honetan.
  4. Arbelarko txabolak. Beraiek dira mendiko artzainbizimoduaren lekuko eta babesleku. Hemendik aurrera belardiek eta zelai-lautadek kare-harriari eta aldapari emango diete protagonismoa.
  5. Kare-harkaitza. Urratsez urrats, aldapa malkarrari aurre egin ahala, Aizkorrik hegoaldera begira duen karezko hormari jarraituko diogu.
  6. Gurutze Santuaren ermita. Bertara iristeko bi kilometroko igoera suaberi ekingo diogu. Altuera honetan Gipuzkoako eta Arabako panoramika ederrak eta amaigabeak aurkituko eta gozatuko ditugu. Ermitak eta aterpeak, gailurrean, ongi etorria eta atsedena emango dizkigute.
FaLang translation system by Faboba