berriak

Asis Topagunea

2017ko azaroan Arantzazu aldizkariak 1.000. alea argitaratuko du. Berri ona izanik, berri tristea da, aldi berean, haren zuzendari Iñaki Beristainek, pasa den irailaren 25ean joan zitzaigunak, ikusiko ez duelako. Aldizkariko kolaboratzaileek, eta Arantzazu osoak, hari omen egiteko argitalpenaren ale berezia prestatu du Iñaki Beristain (1947-2017): maitatu Arantzazu izenburupean. Harpidedunek egun gutxi barru izango dute beren etxeetan.

Ale monografikoari emozioa dario hurbileko lagunen testigantzak baliatu direlako edukiak osatzeko. Besteen artean, bereziki hunkigarriak dira Joxe Mari Arregik agurtzeko idatzitako gutuna eta, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan, mahai beraren inguruan Iñakiri buruz jarduteko eseri genituen Juan Ignacio Larreak (Arantzazuko goardianoa), Manex Beristainek (Iñakiren iloba) eta Alazne Guridik eta Jose Ramon Belokik (Iñakiren lagun minak biak) izandako elkarrizketa.

Argitalpen xalo bat baino askoz ere gehiago zor diogu Iñakiri guztiok Arantzazun, baina balio dezala jakin dezan, eskatu zigun bezala, Arantzazu maitatzen jarraituko dugula haren hutsunearen errautsetatik. Goian bego.

Xavier Álvarez de Eulate artista frantziskotarren margolanak oinarri izanik, 2014.az geroztik, urtero-urtero eta gaur egun arte, Donostiako Santa Mariako Basilikan antolatu diren lau pintura-erakusketetan publikoaren ikusgai jarri diren obrak jasotzen dituen katalogoa kaleratu berri du Edizio Frantziskotarrak argitaletxeak. Erakusketok Álvarez de Eulateren artea publikoari gerturatzeko asmoa eta margolari bezala zor zaion ospea aitortzeko xedea izan dute.

Edorta Kortadi arte-kritikoaren irizpideari jarraiki, Álvarez de Eulatek haren ibilbide plastikoan, formatu handian zein txikian, landu zituen serie desberdinetako laurekin osatu dituzte Arantzazuko Frantziskotarren Probintziak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak publikoari erakutsitako bildumak. Lehen erakusketak autorearen hamalau Aurpegi Santu hartu zituen. 2015ean, Sasia sutan motibo biblikoaren hogeita bat interpretazio hautatu ziren. 2016. urtean, abstrakzio puruaren aldeko apustua eginez, Agerkunderako espazioak saileko hamasei margolan jarri ziren ikusgai; gogoetarako eta kontenplaziorako espazio koloretsuak horiek. Eta 2017ko erakusketak, apirilaren 25ean inauguratuko dena, Paisaiak saileko beste hamasei obra erakutsiko ditu.

Katalogo berriak, interesdunek eskuragarri dutena (www.edicionesfranciscanasarantzazu.com), Álvarez de Eulate kreatzaile prolifikoaren (eta umilaren) pintura-ekoizpeneko zati txiki bat baino ez du jasotzen. Haren katalogo osoak, margolanak eta eskulturak batuta, 600 lanetik gora hartzen ditu. Oparoa da ondarea. Arantzazutik, gogo betez, gizarteratzen jarraituko dena, gainera (arte-zirkuituetan ez nabarmentzeko artistak zuen borondatearen gainetik).

Arantzazuko katedralakDatorren asteburuan, Arantzazuk ateak irekiko ditu Oteizak Arantzazuko «Katedralak» deitu zuen gunean, César Barrio margolariak egonaldi artistikoan (irailaren 25etik azaroaren 30ra) burutu dituen lanak aurkezteko.

César Barriok (Oviedo, 1971) aipatutako egonaldi artistikoa burutu du, ARS magazine aldizkarian portfolio bat argitaratzeko helburuarekin. Aldizkari hau arteari buruzko aldizkari nazionalen artean sonatuenetakoa da. Horretarako artistak bere lanaren ibilbide guztia dokumentatu du, lehen bozoetatik abiatu eta azken piezak osatu arte. Denak lan berriak dira, Arantzazuko paraje berdingabe honetan aldizkari horretarako egindakoak.

Egonaldi hau bururtzeko, abenduaren 17 eta 18an ate irekien ekitaldia eskainiko du, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitartean. Artista agurtu eta berarekin hitz egiteko aukera izango da.

Datorren larunbatean, urriaren 29an, Arantzazuk aurtengo Asisko Espirituaren jardunaldia hartuko du, Joan Paulo II.ak munduko erlijio-buruekin Asisen egin zuen otoitzaldia gogoratzeko eta gaurkotzeko gogoz. Tangerko frantziskotarren artzapezpiku Santiago Agrelo izango dugu gure artean, “immigranteen gotzaina” ezizena ere baduena. Haien sufrimenduarekin bat eginik, azken urteetan “hesia” igarotzen duten lagunen alde egindako lanagatik da ezaguna, eta autoritate zibilei askotan egin dielako aurka beren eskubideak defendatzeko nahian.

Agrelok emango dio hasiera jardunaldiari, 10.30ean, Gandiaga Topagunea kultur zentroan, “¡Que pueda ver! Ver para acoger” izeneko hitzaldiaz. Programak Basilikako otoitzaldiarekin jarraituko du, 12.30ean, eta Arantzazuko Santutegia Hotelean, 13.30ean, izango den bazkariak (15€) itxiko du egitaraua. Bazkarian parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena 669 256 852 telefono-zenbakira deituz.

 

 

Pazko-hirugarrena


Martxoak 24: Ostegun Santua
17:30 – Jaunaren azken afariko Meza


Martxoak 25: Ostiral Santua
11:00 - Irakurgaien ordua
17:30 - JAUNAREN NEKALDIAREN OSPAKIZUNA
20:00 - Gurutze-bidea


Martxoak 26: Larunbat Santua
11:00 - Irakurgaien ordua
21:30 - PAZKO GAUBEILA


Martxoak 27: Pazko Igandea
10:00 - Meza
11:00 - Penitentzi ospakizuna elkartean
12:00 - PAZKOKO MEZA NAGUSIA
13:30 - Misa


Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak, Donostiako Santa Mariako Basilikarekin elkarlanean, otsailaren 11tik apirilaren 3ra, Xavier Álvarez de Eulate (1919-2012) frantziskotarrak bere ibilbide artistikoan landu zuen Agerkunderako espazioak seriea osatzen duten formatu handiko zein ertaineko 11 obra ikusgai jarri dituzte. Xavier Álvarez de Eulate Arantzazuko Basilikako beirate koloretsuen egilea izan zen. Erakusketa bisitatzeko ordutegia honakoa da: astelehenetik larunbatera, 11.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.

HILTZALDIA
GABONAK... ETA ETXEAN AULKI BAT HUTSIK
Doluan dauden familientzat gabonetan aurre egiteko iradokizunak

IZASKUN ANDONEGI
Erizain/Enfermera paliativista, Asesora experta en duelo IPIR
BIDEGIN

BEGA GAMINO, ION MARTINEZ, MERTXE ALTUNA
Testimonios
AMAIA ARTZE
Bibolina /Violín

Azken urte askotan bezala, aurten ere, urriaren 24an, «Asisko Espirituaren eguna» ospatuko dugu, Joan Paulo 2.ak munduko erlijio-buruekin Asisen egin zuen otoitzaldia gogoratu eta gaurkotuz. Gogoeta bat izango dugu Gandiaga Topagunean eta gero otoitzaldia Basilikan, senitarteko bazkariaz amaitzeko Sindika jatetxean.

• Eguna: Urriaren 24a

• Lekua: Arantzazu

• 10:30 – Gogoeta (Gandiaga Topagunean):    

DE LA INDIFERENCIA AL CUIDADO DE LA CASA COMÚN. UNA PROPUESTA DE CONVERSIÓN Y MISERICORDIA. Hizlaria: Javier Vitoria, Deustuko irakaslea

• 12:00 – Atsedenaldia

• 12:30 – Otoitzaldia Basilikan

• 13:30 – Bazkaria Sindikan

Bazkarian parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute. Tfnoak: 615 785 329 edo943 282288

XX. mende erdialdeko arkitektura modernoaren sinbolo esanguratsua den Arantzazuko Basilikaren egile Francisco Javier Sáenz de Oíza eta Luis Laorga arkitektoen ibilbide profesionala aintzat hartzea eta aurten 60. urteurrena betetzen duen eraikinari omenaldia egitea da datorren irailaren 12an, larunbata, Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatu duten oroitzapen-jardunaldiaren xede nagusia.

Irailaren 12ko jardunaldiko programa osoa honakoa izango da:

·10.30ean. Gandiaga Topagunean, mahai-inguruan hartuko dute parte Rafael Moneo Pritzker Sariak, Javier Sáenz Guerrak eta Enrique Arenasek Sáenz de Oízaren eta Laorgaren alderdi pertsonalari eta profesionalari buruz jarduteko. (Rafael Moneo Sáenz de Oízaren estudioan hasi zen lanean arkitektura-ikasketak egiten ari zela. Eta Sáenz Guerra eta Arenas arkitektoak dira, eta Sáenz de Oízaren eta Laorgaren semea eta biloba, hurrenez hurren).

·12.30ean. Basilikan, Nafarroako Arkitektura Eskolako zuzendari Miguel Ángel Alonso arkitektoak eraikinaren irakurketa egingo du, Xabier Lizaso piano-jotzailearen emanaldi laburrak lagundua.

Oroitzapeneko eta omenaldiko jaialdi hau prestatzeaz eta antolatzeaz gain, Arantzazuk indarrak eta baliabideak batu ditu Saénz de Oízari eta Laorgari gorazarre egitera bideratutako beste zenbait ekintza aurrera eramateko. Alde batetik, egun horretarako “Xavier Álvarez de Eulate” pintura-lehiaketaren III. ekitaldia antolatu dugu, eta Arantzazu aldizkariak arkitektoei eskainitako ale monografikoa editatu du.

Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak datorren irailaren 12an Arantzazura etortzeko gonbita zabaldu nahi dio publikoari, Arantzazuz gozatu dezan, eta, bereziki, Sáenz de Oízari eta Laorgari, beren Basilikaren 60. urteurrenean, egingo zaien omenaldi hunkigarriaz. Oroitzapen-jardunaldian izan nahi duten lagunek etorriko direla baieztatu beharko dute 943-716575 edo 943-251009 telefonoetara deituz edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatziz.

FaLang translation system by Faboba