berriak

XX. mende erdialdeko arkitektura modernoaren sinbolo esanguratsua den Arantzazuko Basilikaren egile Francisco Javier Sáenz de Oíza eta Luis Laorga arkitektoen ibilbide profesionala aintzat hartzea eta aurten 60. urteurrena betetzen duen eraikinari omenaldia egitea da datorren irailaren 12an, larunbata, Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatu duten oroitzapen-jardunaldiaren xede nagusia.

Irailaren 12ko jardunaldiko programa osoa honakoa izango da:

·10.30ean. Gandiaga Topagunean, mahai-inguruan hartuko dute parte Rafael Moneo Pritzker Sariak, Javier Sáenz Guerrak eta Enrique Arenasek Sáenz de Oízaren eta Laorgaren alderdi pertsonalari eta profesionalari buruz jarduteko. (Rafael Moneo Sáenz de Oízaren estudioan hasi zen lanean arkitektura-ikasketak egiten ari zela. Eta Sáenz Guerra eta Arenas arkitektoak dira, eta Sáenz de Oízaren eta Laorgaren semea eta biloba, hurrenez hurren).

·12.30ean. Basilikan, Nafarroako Arkitektura Eskolako zuzendari Miguel Ángel Alonso arkitektoak eraikinaren irakurketa egingo du, Xabier Lizaso piano-jotzailearen emanaldi laburrak lagundua.

Oroitzapeneko eta omenaldiko jaialdi hau prestatzeaz eta antolatzeaz gain, Arantzazuk indarrak eta baliabideak batu ditu Saénz de Oízari eta Laorgari gorazarre egitera bideratutako beste zenbait ekintza aurrera eramateko. Alde batetik, egun horretarako “Xavier Álvarez de Eulate” pintura-lehiaketaren III. ekitaldia antolatu dugu, eta Arantzazu aldizkariak arkitektoei eskainitako ale monografikoa editatu du.

Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak datorren irailaren 12an Arantzazura etortzeko gonbita zabaldu nahi dio publikoari, Arantzazuz gozatu dezan, eta, bereziki, Sáenz de Oízari eta Laorgari, beren Basilikaren 60. urteurrenean, egingo zaien omenaldi hunkigarriaz. Oroitzapen-jardunaldian izan nahi duten lagunek etorriko direla baieztatu beharko dute 943-716575 edo 943-251009 telefonoetara deituz edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatziz.

FaLang translation system by Faboba

Datozen ekintzak

Horixe da Arantzazu: “bila dabiltzan pertsonentzako lekua”, eta honakoa gure eskaintza:

26
api.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

11
mai.
(Manex Beristain Agirre)

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Dirige: Izaskun Andonegi

Arantzazu birtuala

arantzazu360

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.