Igande honetan emango zaio hasiera Arantzazu Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak urtero antolatzen duten Aizkorri-Aratz Parke Naturalean barrena egindako mendi-irteeren programari. Aurtengoa seigarren ekitaldia duen programaren helburua Parke Naturala bera ezagutzera ematea eta mendiko aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzea da.

Aurreko ekitaldietan bezalaxe, apirila eta urria bitartean egingo diren sei irteera tematiko prestatu dira. Ibilaldiak mendian ibiltzeko grina duten mendizale guztiei zuzenduak daude, eta, oro har, igande-goizean egiteko prestatu dira. Azalpenek lagundutako lauzpabost orduko ibilaldi gidatuak dira. Mendi-irteera bakoitzeko helduek 3€ ordaindu beharko dituzte eta 2€ gaztetxoek (6 eta 12 urte artekoak).

Aurtengo lehen mendi-irteeran parte hartu nahi duten lagunek hitzordua dute goizeko 9etan Arrikrutzeko aparkalekuan. Izena emateko 943-782894 telefono-zenbakira deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi behar da. Bigarren ibilaldia datorren maiatzaren 17an izango da, eta programatutako ibilbidea Belar-Biozkornia da, eta "Ama Birjinaren aulkia" bisitatuko da.

FaLang translation system by Faboba