2015 Ekainaren 6a, larunbata. Doako jardunaldia

Arantzazutik, TAU Fundazioak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Afrika ikusarazi eta gerturarazi nahi diote gizarteriari, ahalik eta modu zabalenean. Programa honetan prestatutako ekintzen abiapuntu metodologikoak entzutea, ikustea, ezagutzea eta partekatzea da. Modu honetan, hain gertu eta, aldi berean, hain urruti dagoen kontinente hau ezagutu ahalko dugu, eta Europa eta Afrika artean dagoen desberdintasun-egoera aldatzeko borondatea duen kontzientzia soziala areagotu. Zinearen, komunikazioaren eta argazkien bidez, egun batez, Afrikarekiko topaleku bihurtuko da Arantzazu.

Arantzazu, Afrikarekiko topaleku 2015
Gandiaga Topagunea – Arantzazu.
2015 Ekainaren 6a, larunbata. Doako jardunaldia

Bestelako Afrika: gosete eta gatazketatik haratago

PROGRAMA:

10:30-13:15 - Zine afrikarra, hitzaldia eta erakusketa gidatua

10:30 Film laburra: TAO TAO!

ZUZENDARIA: Adama Sallé

HERRIA: Burkina Faso
URTEA: 2013 Iraupena: 16 ’- BO Frantsesa - Azpititulatua

SINOPSIA: Amadou-ren emazte berriak ez du amodioa egiten bere senarrak eginiko tortilla gozoa dastatu arte. Baina gaur, Amadouri dendariak saldu dizkion arrautzak hutsik zeuden, ezer gabe barruan. Nola izan arrakasta bikotearekin? Filma honetan, eguneroko keska unibertsal hau, 2014ko uztailean hildako Burkinako etorkizun handiko zinemagile gazte baten ikuspuntutik erakusten zaigu.

11:00- 12:30 Hitzaldia:“Eguneroko bizitza Saharaz Hegoaldeko Afrikan

Gutxitan ezagutzen ditugu Afrikako gizon-emakumeak eta hauen eguneroko bizitza: proiektu berritzaileen bultzatzaileak eta zailtasunak zailtasun, aurrera egiten duten pertsonak.
Hizlaria: Aurora Moreno Alcojor. Mundo Negro, GuinGuinBali eta beste medio batzuetako freelance erreportaria. Porfinenafrica.comblogaren argitaratzailea, gaztelaniaz eginiko blog sozial hoberenaren 2012ko Bitácoras Saria jaso zuen.

12:45-13:15 Argazki erakusketa, bisita gidatua:“UKEREWE la isla olvidada”

Luis Arellano eta Carlos Caro erakusketaren egileek zuzenduko dute azalpena eta bisita gidatuaUkerewe irla Tanzanian kokatzen da. Bertan bizi diren pertsona ugari, batzuk albinoak, haurtzaroan beraien familiak bertan bakarrik utzi zituzten. Argazki erakusketa honek irlako pertsona hauen eguneroko bizitza-osasun-eta heziketa-egoeraren ibilibidea erakusten digu.

13:30 - Bazkaria Arantzazuko Santutegia Hotelean

15€ bakoitzeko. Ekainaren 3a baino lehenago eman behar da izena.

16:00-18:15 - Zineforum afrikarra

UN HOMME QUI CRIE (Gizon bat garrasika)

ZUZENDARIA: Mahamat-Saleh Haroun
HERRIA: Txad, Belgika, Frantzia
URTEA: 2010 Iraupena: 92’ - BO Arabiarra, frantsesa - Azpititulatua

2010ko Cannes Zinemaldiko epaimahaiaren saria

SINOPSIA: Adamek Txadeko hotel batean lan egiten du bere semearekin batera. Matxinatutako taldea erregimenaren aurka borrokatzen da. Adamek zerga ordaindu behar du gerra finantzatzeko edo familiako boluntario bat eskaini. Baina Adamek ez dauka dirurik, bere semea soilik... Narrazioaren estilo fin eta soila filmaren protagonistaren zorigaiztoko bizitzarekin eta herriak bizi duen egoerarekin kontrajartzen dira.

Aurkezpena eta elkarrizketa: Beatriz Leal Riesco. Arte Garaikideko historian masterduna. Arte kritikaria eta Afrikako zineman espezializatutako unibertsitateko irakaslea. New Yorkeko African Film Festival-aren programatzailea. GuinGuinbali, Rebelión, Okayafrica eta Asypmtote medioetan kolaboratzen du.

Oharrak:
  • Jardunaldira etorriko zarela konfirmatzea beharrezkoa da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.idatzizedo943 289 956 telefono-zenbakian mezua utziz. Bazkaltzen gelditzeko ekainaren 3a baino lehenago eman behar da izena (Prezioa: 15€).
  • Donostia-Arantzazu joan-etorria egiteko autobusa izango da (baldin eta nahiko jende apuntatzen den). Ekainaren 3a baino lehen eman behar da izena Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.idatzizedo943 289 956 telefono-zenbakian mezua utziz (Prezioa: 5€)
  • Jardunaldian ikusiko diren filmak Kordoban izaten den Zine afrikarreko Jaialdiko (exFCAT) Nomada programako film-fondokoak dira.
FaLang translation system by Faboba