V. PINTURA-LEHIAKETA XAVIER ÁLVAREZ DE EULATE

Fundazioa-Adiskideak

 

Last Date: 
16 09 2017 10:00 - 17:00

2017ko irailaren 16a, larunbata

Pintura azkarra aire zabalean

Arantzazu (Oñati, Gipuzkoa)

PARTE HARTZEKO ARAUAK

  1. Nahi duten lagun guztiek hartu ahal izango dute parte, honako kategorietan:
  • Helduak: 16 urtetik gorakoak
  • Gazteak: 12.16 urte bitartekoak
  • Haurrak: 11 urte artekoak
  1. Lehiakide bakoitzak Arantzazuko Santutegiko (Oñati) edozein zoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango du, eta lan bakarra aurkeztu ahal izango du lehi.aketara.
  2. Aurkezten den lanak originala izan behar du eta edozein teknika erabil daiteke.
  3. Mihisearen neurria: euskarriaren neurria norberak auke.ra dezake, kategoria guztietan. Euskarriak aurrez mani.pulatu gabea izan behar du eta erabat zuri egon.
  4. Lehiaketa 2017ko irailaren 16an, larunbatez, izango da, 10.00etatik 17.00etara.
  5. Zigilatzea eta izen-ematea Gandiaga Topagunea kultur zentroan egingo dira, 10.00etatik 12.00etara. Lehiakideak berak aukeratuko du kokalekua. Eguraldi txarra bada, antolatzaileek leku estalia eta itxia eskainiko dute parte-hartzaileek beren lana burutu ahal dezaten.
  6. Egilearen sinadurarik gabe entregatuko dira lanak Gan.diaga Topagunea kultur zentroan, 16.00etatik 17.00eta.ra. Ondoren, epaimahaiak eztabaidatu eta erabakia ezagutzera emango du. Sari.banaketa egitean, egileek saritutako lanak sinatu beharko dituzte.

EPAIMAHAIA ETA SARIAK

  1. Espresuki izendatutako epaimahaiak erabakiko ditu sariak, eta horiek banatu gabe uzteko eskubidea izango du.
  2. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  3. Saritutako lanak antolatzaileen jabetzako bihurtuko dira, eta haiena izango da lanei kokalekua emateko eskubidea.
    Honako sariak banatuko dira:
    HELDUEN KATEGORIAN
    Lehen saria: 1.500€ eta diploma
    Bigarren saria: 750€ eta diploma
    Hirugarren saria: 400€ eta diploma
    GAZTEEN KATEGORIAN
    Lehen saria: Pintura.material sorta
    Bigarren saria: Pintura.material sorta
    HAURREN KATEGORIAN
    Lehen saria: Pintura-material sorta
    Bigarren saria: Pintura-material sorta

    Sarien kopurua, indarrean dagoen legearen arabera, PFEZ-ren atxikipenari lotua egongo da.
  4. Saritutako lanek eta epaimahaiak aukeratutakoek Gandiaga Topagunea kultur zentroan erakusketa osatuko dute, urriaren 7tik 29ra. Asteburuetan eta jaiegunetan, 11.00etatik 14.00etara izango da ikusgai. Sarituak ez diren lanak jasotzeko epea hilabetekoa izango da erakusketa bukatuz geroztik. Epea igarota, antolatzaileen jabetzako bihurtuko dira eta egileek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.
  5. Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea eskatzen du. Ez dira onartuko arauok betetzen ez dituzten lanak.

    INFORMAZIO GEHIAGO IZATEKO edo IZENA AURRETIK EMATEKO: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora idatziz zein 943-716575 telefono-zenbakira deituz.

 

 

 

 

 

All Dates


  • 16 09 2017 10:00 - 17:00

 

 

 

FaLang translation system by Faboba
AZAROA 2017
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
No upcoming event!