Fundazioa

Patxi Zubizarreta idazlearen “Laranja bat zaborretan” eleberrian oinarritutako errezitaldi piktoriko-musikala hartuko du Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroak azaroaren 19an, larunbata, arratsaldeko 18.00etan. Egilearekin batera izango dira Felipe Barandiaran, esatari lanetan, eta Mintxo Cemillán marrazkilaria eta Pello Ramirez txelo-jotzailea hitzez adierazitakoa beren espresio-bideak baliatuz interpretatzeko.

Egungo errefuxiatuen eta etorkinen auziarekin estu lotua dago Kairon kokatua dagoen “Laranja bat zaborretan” liburuaren argumentua: hiru erlijio desberdinek beren hariak gurutzatzen dituzte, hautsi gabe, protagonisten joan-etorrietan. Liburua abegitasunaren aldeko aldarria da, eta Arantzazuko emanaldiak ikus-entzuleengan espiritu horixe bera piztea bilatuko du, zentzumenen dardarrez.

Euskara hutsean egingo den emanaldirako sarrera doakoa izango da, eta 120 lagunentzako lekua prestatuko da. Bertaratzeko asmoa dutenek etorriko direla baieztatzea gomendatzen da 943-716575 telefono-zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora mezua idatziz.

Joxean Artzek (Usurbil, 1939) 70. hamarkadatik gaur egun arte egindako poesia-lanean murgiltzeko bidaia da “Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa”. Mikel Laboaren abesti mitikoen egile delako da, besteak beste, ezaguna Artze. Baina XX. mendeko euskal artista berezienetakoa ere bada, eta baita hainbat alor artistikoetan (literatura, audio-grabazioak edota eszena-ikuskizunak) gauzatutako obra ezezagunagoaren jabea ere.

“Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa” ikus-entzunezko instalazioa da, ordu erdi inguruko iraupena duena, eta bere xedea autorearen azken berrogei urteetako obra ezagutaraztea da haren mundua osatzen duten irudietan, musikan eta hotsetan ikusleak barneratuz. Bideo-instalazioak “Ikimilikiliklik bidekidekaria” ikuskizunari zor dio izena, Joxean eta Jexux Artze-anaiek Mikel Laboarekin batera, 70. hamarkadan, gauzatu zuten esperientzia artistiko aurrerazaleari. Multimedia ikuskizun hark (musika, poesia eta irudia) garaiko kultura-moldea astindu zuen, eta, besteak beste, Veneziako 1976ko Bienalean izan zen ikusgai.

“Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa” zentzuen esperientzia ikusgai izango da Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan, doan, hilaren 12tik 27, honako ordutegian: asteartetik ostiralera, 11.00etatik 14.00etara, eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Egun gutxi gelditzen dira, irailaren 2tik, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan ikusgai izan den “Arantzazuko arte-lantegia” erakusketa kolektiboa bisitatzeko. Pintura- eta eskultura-bildumak Arantzazun erro sendoak dituzten lau artistaren lanak hartu ditu: Xavier Álvarez de Eulate, Jose Luis Iriondo, Juan Arriola eta Xabier Egaña. Itxiera-jardunaldia igandean izango da, urriaren 16an, eta bertan izango dira Arriola eta Egaña bisitariekin hartu-emana izateko gogoz.

Gogoan izan dezazuen, bisita-ordutegia honakoa da: larunbatetan, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara eta igandeetan eta jaiegunetan, 11.00etatik 14.00etara. Interesdunek erakusketako katalogoa Gandiaga Topagunea kultur zentroan bertan eros dezakete.

Arantzazuko Basilikako beirateen egile den Xavier Álvarez de Eulateren ibilbide artistikoa aintzat hartzea eta egindako lanari omenaldia egitea izango da datorren irailaren 17an, larunbata, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak aurten laugarrengoz antolatu duten pintura-lehiaketako xede nagusia.

“Xavier Álvarez de Eulate” pintura-lehiaketako IV. ekitaldian nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte, hiru kategoria baitaude: helduena (16 urtetik gorakoak), gazteena (12 eta 16 urte bitartekoak) eta haurrena (11 urte artekoak). Lehiakideek Arantzazuko Santutegiko edozein zoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango dute, eta teknika librea baliatuz sortutako lan bakarra aurkeztu.

Zigilatzea eta izen-ematea Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan egingo dira 10.00etatik 12.00etara, eta obrak 16.00etatik 17.00etara entregatu beharko dira leku berean eta sinadurarik gabe. Arte-munduko profesional desberdinez osatutako epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren irabazleak. Helduen kategoriako lehen saridunak 1.500€ eta diploma lortuko ditu, bigarrenak 750€ eta diploma eta hirugarrenak 400€ eta diploma. Gazteen eta haurren kategorietako lehen eta bigarren irabazleek pintura-material sorta bana eskuratuko dute.

Pintura-lehiaketan saritutako koadroak eta lehiaketara aurkeztutako besteak ere ikusgai izango dira irailaren 24tik urriaren 16ra bitartean Gandiaga Topagunean.Erakusketa asteburuetan eta jai-egunetan egongo da zabalik 11.00etatik 14.00etara, eta sarrera doakoa izango da.

Izena aurretik eman nahi dutenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoetara idatz dezakete edota 943-716575 telefono-zenbakira deitu.

Arantzazuko Basilika berria eraiki eta dekoratu zen garaian, Jorge Oteizaren itzalean, zenbait frantziskotar artistek beren lengoaia propioak landu zituzten espresio artistikoa garatzeko, Arantzazuko arte-lantegian. Lau fraideren lana nabarmendu zen batik bat: Xavier Álvarez de Eulate, Jose Luis Iriondo, Juan Arriola eta Xabier Egaña. Álvarez de Eulate elizgizon klasikoak eta tradizionalak asmatu zuen, gure inguruan aurrenekoz, Jainkoaren esentzia abstrakzioaren ikuspegi modernoaz margotzen. Iriondo margolari finak eta abilak figurazio gozoz jantzi zituen Gipuzkoako eta Euskal Herriko hainbat eliza. Arriolak eskulturak eta konstrukzioak landu zituen art povera-ren lerrotik, frantziskotarren pobrezia-botoaren eraginez, ziur aski. Eta Egañak espresionismo koloristari eutsi zion, Alemaniako mugimenduen gertuko, gizakiaren gorputzak ezinezko eskortzoetan hautsiz.

Arantzazun erro sendoak zituzten lau artista horien zenbait pintura- eta eskultura-lan ikusgai izango dira, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, irailaren 2tik urriaren 16ra. Publikoari zabalik egingo den inaugurazio-ekitaldian Juan Arriola eta Xabier Egaña artistak eta erakusketako komisario Edorta Kortadi izango dira, eta bertaratuei erakusketako katalogoaren ale bana emango zaie. Bisita-ordutegia honakoa izango da: larunbatetan, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara eta igandeetan eta jaiegunetan, 11.00etatik 14.00etara.

HAURRENTZAKO ARTE-LANTEGIA

NORI ZUZENDUA:
6-11 urte bitarteko haurrei
DATAK:
Apirilak 9 edo maiatzak 14, larunbatak
ORDUTEGIA:
10:30-13:30
TOKIA:
"Gandiaga Topagunea" Arantzazu (Oñati, Gipuzkoa)
PREZIOA:
3€
IZEN-EMATEA:
943716575 - 662181353
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Arantzazu beti izan da kulturaren gordailu, kulturzaleen atsedentoki eta kabi. Eta bada gaur egun ere. Horren erakusgarrietako bat dugu datorren azaroaren 14an, larunbata, arratsaldeko 18.00etan, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan izango den “Misterioari dario” emanaldia. Kultura-modu anitzeko emanaldiak, Zumarragako Antiguako baselizan duela zenbait aste ere gauzatu zenak, Arantzazu Gaur Fundazioa du antolatzaile bezala, eta Arantzazuko Parketxea laguntzaile.

“Misterioari dario” ekitaldi berezia eta hunkigarria da, zeinetan hiru diziplina artistiko -marrazkia, musika eta hitza- bakarrean uztartzen diren. Lau sortzaile jardungo dira ikuskizun bitxi honen hariak ehotzen: Josu Maroto marrazki-lanetan, Pello Ramirez biolontxelista, Jon Goenaga piano-jotzailea eta Andoni Salamero poesia errezitatzen.

Emanaldirako sarrera, euskara hutsean egingo dena, doakoa izango da, eta 120 lagunentzako lekua prestatuko da. Bertaratuko diren lagunek etorriko direla baieztatzea gomendatzen da 943-716575 telefono-zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora mezua idatziz.

Arantzazu Gaur Fundazioak, Donostiako Maushaus estudioarekin eta Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean, datorren maiatzaren 9an "Fabulous Basterretxea!" haurrentzako lantegiaren bigarren saioa eskainiko du, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan. Lantegiari harrera ezin hobea egin dio publikoak, eta ez da lekurik gelditzen beste inork izena eman dezan.

Horregatik, lantegi horren beraren hirugarren saioa programatu du antolakuntzak maiatzaren 30a larunbaterako. Izen-ematea maiatzaren 29a baino lehen egin behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 943 716 575 nahiz 639 051 931 telefono-zenbakietara deituz. Parte-hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu.

6 eta 11 urte bitarteko haurrei eskainitako lantegiaren xedea parte-hartzaileei Arantzazuko Basilikako Kriptako muralen egile Nestor Basterretxearen (1924-2014) lan plastikoa ezagutaraztea da. Horretarako haurrek pintura murala, collage-a eta eskultura bezalako teknikak baliatuko dituzte.

Gema Arrugaetaren_ Izadiaz-Gizakiaz Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroak Gema Arrugaetaren “Izadiaz-Gizakiaz” argazki-erakusketa hartuko du apirilaren 12tik maiatzaren 3ra. Naturan, bidaietan eta landa-eremuan espezializatutako argazkilari profesionalaren erakusketak, ARG! Festibaleko ekintza-programaren baitakoa, Arantzazu Gaur Fundazioaren eta Oñatiko Udalaren laguntza du. Inaugurazio-ekitaldia apirilaren 12an, igandea, 13:00etan, izango da.

Argi- eta kolore-joko estetikoa baliatuz, “Izadiaz-Gizakiaz” bilduma transhumantziak eta naturak duten harremanaren gaineko formatu handiko hogeita bost argazkiz osatua dago.

Erakusketa ikusgai izango da ostiraletan, 16.30etik 19.30era, eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 11.00etatik 14.30era eta 16.30etik 19.30era. Bisita gidatua egiteko aukera izango du publikoak apirilaren 18an, larunbata, 12.00etan. Sarrera doakoa da.

FabulousBasterretxea, haurrei eskainitako lantegiaArantzazu Gaur Fundazioak, Donostiako Maushaus estudioarekin eta Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean, datorren apirilaren 11n, larunbata, goizeko 10.30etik 13.30era, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei eskainitako lantegia antolatu du, Arantzazun, Basilikako Kriptako muralen egile Nestor Basterretxearen (1924-2014) lan plastikoa ezagutu dezaten. Horretarako haurrek pintura murala, collage-a eta eskultura bezalako teknikak baliatuko dituzte.

Izen-ematea apirilaren 10a baino lehen egin behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 943 716 575 nahiz 639 051 931 telefono-zenbakietara deituz. Parte-hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu eta 20 lagunentzako lekua izango da. Antolatzaileek datorren maiatzaren 9an, larunbata, lantegia errepikatzeko asmoa dute.

FaLang translation system by Faboba