Fundazioa

Arantzazu Gaur Fundazioak, Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean, zortzi euskal eskultoreren artelanak biltzen dituen "AMETS-KABI" eskultura-erakusketa antolatu du. Artistok honakoak dira: Ricardo Ugarte, José Ramón Anda, José Zugasti, Iñaki Ruiz de Eguino, Iñigo Arregi, Iñaki Olazabal, Koldobika Jauregi eta Guillermo Olmo. Erakusketako komisario-lanak Xabier Sáenz de Gorbeak egin ditu.

Erakusketa Gandiaga Topaguneko Laorga aretoan egongo da ikusgai irailaren 6tik urriaren 19ra, ostiraletan eta larunbatetan 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara, eta igandeetan eta jaiegunetan 11.00etatik 14.00etara. Sarrera doakoa da.
 

FaLang translation system by Faboba