Fundazioa

Arantzazu Gaur Fundazioak, Donostiako Maushaus estudioarekin eta Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean, datorren maiatzaren 9an "Fabulous Basterretxea!" haurrentzako lantegiaren bigarren saioa eskainiko du, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan. Lantegiari harrera ezin hobea egin dio publikoak, eta ez da lekurik gelditzen beste inork izena eman dezan.

Horregatik, lantegi horren beraren hirugarren saioa programatu du antolakuntzak maiatzaren 30a larunbaterako. Izen-ematea maiatzaren 29a baino lehen egin behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 943 716 575 nahiz 639 051 931 telefono-zenbakietara deituz. Parte-hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu.

6 eta 11 urte bitarteko haurrei eskainitako lantegiaren xedea parte-hartzaileei Arantzazuko Basilikako Kriptako muralen egile Nestor Basterretxearen (1924-2014) lan plastikoa ezagutaraztea da. Horretarako haurrek pintura murala, collage-a eta eskultura bezalako teknikak baliatuko dituzte.

FaLang translation system by Faboba