Fundazioa

Arantzazu beti izan da kulturaren gordailu, kulturzaleen atsedentoki eta kabi. Eta bada gaur egun ere. Horren erakusgarrietako bat dugu datorren azaroaren 14an, larunbata, arratsaldeko 18.00etan, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan izango den “Misterioari dario” emanaldia. Kultura-modu anitzeko emanaldiak, Zumarragako Antiguako baselizan duela zenbait aste ere gauzatu zenak, Arantzazu Gaur Fundazioa du antolatzaile bezala, eta Arantzazuko Parketxea laguntzaile.

“Misterioari dario” ekitaldi berezia eta hunkigarria da, zeinetan hiru diziplina artistiko -marrazkia, musika eta hitza- bakarrean uztartzen diren. Lau sortzaile jardungo dira ikuskizun bitxi honen hariak ehotzen: Josu Maroto marrazki-lanetan, Pello Ramirez biolontxelista, Jon Goenaga piano-jotzailea eta Andoni Salamero poesia errezitatzen.

Emanaldirako sarrera, euskara hutsean egingo dena, doakoa izango da, eta 120 lagunentzako lekua prestatuko da. Bertaratuko diren lagunek etorriko direla baieztatzea gomendatzen da 943-716575 telefono-zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora mezua idatziz.

FaLang translation system by Faboba