Fundazioa

FabulousBasterretxea, haurrei eskainitako lantegiaArantzazu Gaur Fundazioak, Donostiako Maushaus estudioarekin eta Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean, datorren apirilaren 11n, larunbata, goizeko 10.30etik 13.30era, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei eskainitako lantegia antolatu du, Arantzazun, Basilikako Kriptako muralen egile Nestor Basterretxearen (1924-2014) lan plastikoa ezagutu dezaten. Horretarako haurrek pintura murala, collage-a eta eskultura bezalako teknikak baliatuko dituzte.

Izen-ematea apirilaren 10a baino lehen egin behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 943 716 575 nahiz 639 051 931 telefono-zenbakietara deituz. Parte-hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu eta 20 lagunentzako lekua izango da. Antolatzaileek datorren maiatzaren 9an, larunbata, lantegia errepikatzeko asmoa dute.

Arantzazuren balio naturala eta kulturala sustatzeko asmoz, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean antolatu dituzte datorren azaroaren 29rako Patxi Zubizarreta idazlearen izen bereko lanean oinarritutako Atxiki sekretua ipuinaren bi kontaketa-saio. Lehena, Arantzazu Parketxean izango da, 16.30ean eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteei eskainiko zaie. Bigarrena, helduentzat moldatutakoa, 18.00etan izango da Gandiaga Topagunea kultur zentroan. Bi emanaldiak euskaraz izango dira, eta sarreraren prezioa bi eta hiru eurokoa izango da, hurrenez hurren. Ipuin-kontalariaren lana Amaia Zinkunegik egingo du.

Izena emateko 943 716 575 telefono-zenbakira deitu edo mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.

Irailaren 13an Arantzazuk “Xavier Álvarez de Eulate” Pintura-Lehiaketako bigarren ekitaldia hartu zuen arrakasta handiz. Arantzazuko Adiskideak elkarteak Arantzazu Gaur Fundazioaren laguntzaz antolatutako lehiaketak, hamaika lekutatik iritsitako 26 parte-hartzaile izan zituen helduen kategorian, 31 haurrenean eta bi gazteenean.

Epaimahaiak, Edorta Kortadi arte-kritikoak eta Xabier Egaña, Elena Goñi eta Luis Lascurain pintoreek osatua, lehen saria Erandioko José Miguel Arranz-i eman zion (1.500€), bigarrena Ermuko Jon Idigorasi (750€) eta hirugarrena Arrasateko Eluska Zabalori (400€). Gazteen mailan Bergarako Sara Balentziaga eta Oñatiko Ines Uriarte izan ziren saridunak, eta haurren artean Iruñeko María Manrique eta Nicolás de la Sota. Horiek denek pintura-material sorta bana eskuratu zuten.

Saritutako koadroak, nahiz beste denak, ikusgai izango dira azaroaren 2a arte Gandiaga Topagunea kultur zentroan. Erakusketa asteburuetan eta jai-egunetan dago zabalik, 11.00etatik 14.00etara, eta sarrera doakoa da.

Arantzazu Gaur Fundazioak, Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean, zortzi euskal eskultoreren artelanak biltzen dituen "AMETS-KABI" eskultura-erakusketa antolatu du. Artistok honakoak dira: Ricardo Ugarte, José Ramón Anda, José Zugasti, Iñaki Ruiz de Eguino, Iñigo Arregi, Iñaki Olazabal, Koldobika Jauregi eta Guillermo Olmo. Erakusketako komisario-lanak Xabier Sáenz de Gorbeak egin ditu.

Arantzazuko Basilikako beirateen egile den Xavier Álvarez de Eulateren ibilbide artistikoa aintzat hartzea eta egindako lanari omenaldia egitea izango da datorren irailaren 13an, larunbata, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak aurten bigarrenez antolatu duten pintura-lehiaketako xede nagusia.

FaLang translation system by Faboba