aldizkaria

 

Zerbait gertatzen ari da Arantzazun

Arantzazu aldizkariarekin bizi ahal izango duzu

Ia egunero gertatzen dira Arantzazun gauza garrantzitsuak: ekitaldiak, erromesaldiak, ikastaroak, hitzaldiak, bilerak, gogoetak, argitalpenak, egitasmoak, topaketak, solasaldiak, ibilaldiak eta abar. Fedearekin, espiritualtasunarekin, kulturarekin, naturarekin, etikarekin, bakearekin, elkartasunarekin, erlijioen arteko elkarrizketarekin, norberak bere baitan egindako bilaketekin, kezka sozialekin eta gisa horietakoekin dute zerikusia.

Arantzazuk etorkizunean haratago eta beren baitako sakonenean bilatzen duten lagunentzat harrera-gune izan nahi du. Fedeak eta kulturak bat egingo dute elkargune. Espiritualtasuna, kultura eta natura batuko dituen bilgune. Horixe da, halaber, Arantzazu aldizkariaren filosofia. Horregatik islatzen du bizitzari zentzua bilatu nahi dioten egungo gizon-emakumeen kezken ikuspegia.

Historian zehar Arantzazu erreferente izan da herriaren fedearentzat, eta une desberdinetan etikoki eta kulturalki susper zedin lagundu du. Orain, ekarri hori berritu nahi du. Arantzazu aldizkaria ahalegin horren erakusgarrietako bat da. Arantzazun gertatzen den oro jasotzen eta konpartitzen saiatzen da. Zu errealitate horretako parte izan zaitezke eta aldizkari honen bidez horixe bizi.

Harpidetu zaitez

Gutxirekin, asko eman eta jaso dezakezu

Arantzazu aldizkariko bazkide nola egin:

943-782542 telefonora deituz

edo honako harpidetza orria betez:

Harpidetza-orria
FaLang translation system by Faboba