Oñati-Bidaurreta Oñati herria Gipuzkoako probintziaren hegoaldean dago, haran zabal batean hedatua, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru probintzien bihotzean (10.781 biztanle zituen 2001ean). Hirigunetik ekialdera Bidaurreta auzoa dauka, eta bertan argiro nabarmentzen da klaratarren monasterioa.

Frantziskotarren ordena Oñatin —eta auzo honetan— egoteak zerikusi handia du Arantzazuko Santutegiaren eta klaratarren monasterio honen (1511koa) historiarekin. Monasterioa fundatu eta berehala jaso zuten aldamenean hospizio/kapilau-etxea, izugarri baliatu izan zena bai mojen komunitateari arreta espirituala emateko, bai Arantzazuko Santutegitik jaisten ziren edo Santutegira igotzeko asmoz hona iristen ziren fraideei aterpea emateko. Horrez gain, baliatu zuten garai bereziki larrietan Santutegiko anaidiari aterpea emateko ere (Arantzazuko sutearen ondoren, adibidez, 1834an).

Oraindik gaur egun ere (2004an) kapilau-etxe eta hospizio historiko izanez jarraitzen du lau fraiderekin. Baina monasterioko eliza —Oñatiko parrokia bakarraren barnean betiere— gurtza-etxe bihurtzean, fraide batek San Migel parrokian parte hartzen du, Bidaurretako zentroko koadjutore arduradun modura eta Urrexola auzoko erretore gisa. Eta aldi berean, anaidi hau arduratzen da Oñatiko klaratarrez, dela Bidaurretako monasterioan, dela Santa Anakoan.

Inprimatu
FaLang translation system by Faboba