Segura Gipuzkoako herri bat da Segura, Erdi Aroko (1265eko) hirigune txiki bat, bere hiri-egitura ia esateko bere horretantxe mantendu duena. Herri honek 1.223 biztanle zituen 2001ean.

Seguraren tradizio frantziskotarra Arantzazuko Santutegiari lotua dago, eta badu jadanik XVI. mendeaz geroztik isabeldarren komunitate bat (1933tik aurrera, kontzepzionistena). Fraide frantziskotarren egungo anaidia berria da oraindik (1981ekoa), bi jatorri edo iturburutatik sortua: alde batetik, Beasaingo Loinatz auzoko Igokundeko San Martin basilikatik, eta bestetik, Diozesiak Oria Garaiko edo Aizkorripeko ibarra frantziskotarren ardurapean jartzeko zuen interesetik.

Bi proiektuak anaidi bat bakarrean —Segurakoan— elkartu ondoren, ibarreko parrokiez (Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloakoez) arduratzen dira bertako fraideak, lehen Beasaindik eramaten zituztenez —hots, Loinatz, Arriaran, Astigarreta eta Garingoaz— gainera, noski.

Anaidi honen egitekoak, beraz, parrokia-lanetara mugatzen dira funtsean, Segurako moja kontzepzionisten komunitatea eta San Bizenteren Karitateko Alabena zaintzeaz gain.

Bost fraide ditu gaur egun komunitate honek, eta horietako bakoitza parrokia edo gurtza-etxe banaz edo gehiagoz arduratzen da, elizbarrutiko eskualde-planetan kokaturiko pastoralgintza bateratuaren barnean betiere.

Inprimatu
FaLang translation system by Faboba