Fundazioa

arantzazuKultura

Ezin paragrafo batean aipatu Arantzazuko kultura-, artxibategi-, bibliografia-, literatura- eta musika- ondare guztia. Mintegi agortezina izan dute Arantzazun musikak, literaturak, pinturak, euskarak... Inkunable katalogatuko liburutegia du komentuak, eta balio kalkulaezina dute musika-artxibategiak eta sermoien eskuizkribuenak. Bestalde, Arantzazuk eta aita Villasantek aparteko garrantzia izan zuten euskararen normalizazioan, eta beste frantziskotar bat (Bitoriano Gandiaga) XX. mendeko euskal poetarik handienetakoa izan zen. Hiru mila idazkitik gora du haren testu-fondoak.

Arantzazuko ikuspegi kulturala eta artistikoa

“Arantzazuko Basilika arkitektura eta arte erlijioso modernoaren erreferentzia da, mundu osoan”

Arantzazuko Basilika (1950-1955, Javier Sáenz de Oiza eta Luis Laorga) arkitektura eta arte erlijioso modernoaren erreferentzia da, mundu osoan. Adituen iritziz, XX. mendeko eraikin erlijiosorik onena da. Basilikaren dekorazioan (eztabaidatsua, oso) zenbait artista ospetsuk hartu zuten parte (Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz, Javier Álvarez de Eulate eta Xabier Egaña) eta debekatua ere egon zen bolada batez, garai hartako printzipio estetiko-erlijiosoekin bat ez zetorrela-eta.

arantzazuko basilika barrutik

Aukerak

Arantzazuko Oteizaren apostoluak

Ondare kulturala. Garaiz eskatuz gero, prest izango dituzu frantziskotarrak artxiboak eta haien ondare kulturala erakusteko.

Basilikako fatxada. Basilikako fatxada nahitaez ikusi behar da. Arantzazuren irudia da, izan ere. Pietatea eta Apostoluak (Oteiza) daude hiru dorreen artean: semearen heriotzagatik zerura aldarrika ari den Ama, eta 14 apostoluak, Jainkoa beren baitan hartzeko hustuak.

Basilikako barrualdea. Leku aparta da, artez, hustasunez eta isiltasunez betea, hausnarketarako egoki-egokia. Ateak (Chillidak eginak) zeharkatu ondoren, Muñozen absidea ikusiko duzu, erdian Arantzazuko Ama Birjina duela. Eulatek egindako beirategiek argiztatzen dute lekua. Ama Birjinaren ganbaratxoan, berriz, Egañaren muralak daude.

Kripta. Basilikako eskailerak jaistean, kriptako sarrera duzu, eskuinera. Basterretxearen 18 mural ditu, non gizateriaren historia ageri den, Genesitik hasi eta Kristoren berpizkundera artekoa.

“Basilikako fatxadan, 14 apostolu, Jainkoa beren baitan hartzeko hustuak”

Arantzazuko basilika, aurrez-aurre

Baliabideak

Arantzazuko ondare kulturalaz, arteaz eta arkitekturaz liburuxka, gida eta argitalpen ugari aurkituko duzu Santutegiko dendan (tel.: 943 781 302).

Santutegia ikusteko bisitaldi gidatuak eskaintzen ditu turismo-bulegoak (www.turismodebagoiena.com; tel.: 943 718 911; e-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.). Hona hemen liburu gomendagarri batzuk:

  • Monforte, Isabel (1994) Arantzazu: Arquitectura para una vanguardia; Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia. (Tel.: 943 112 239)
  • Pagola, Manolo (2005) La nueva Basílica de Arantzazu. Su construcción y financiación; Ediciones Franciscanas, Oñati. (Tel.: 945 147 224)
  • Kortadi, Edorta (1993) Arantzazu, tradición y vanguardia; Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia. (Tel.:  943 112 239)
FaLang translation system by Faboba