Fundazioa

arantzazuKultura

Oñatiko udal-barrutian dago Arantzazu, eta 9 kilometro daude Santutegitik herri horretako hirigunera. Euskal Herriaren historiaz gainezka ageri zaigu Oñati. Zenbait mendez, jaurerri izan zen, eta gero, konderri. Vela familia, lehenbizi, eta gebaratarrak, ondoren, izan ziren herriaren jabe seiehun urtez. Ahal zuten bezala egin zieten aurre jauntxoei oñatiarrek.

Oñatiko monumentuak eta ondare artistikoa

Karlistada-garaietan, karlisten gotorleku, kuartel nagusi eta babesleku izan zen Oñati. 1845ean sartu zen Oñati Gipuzkoan; beraz, oñatiar sena barren-barreneraino sartua dute hango herritarrek. Gipuzkoako herririk monumentalena da Oñati; Ignazio Zuloaga pintoreak zioen “Euskal Herriko Toledo” zela.

“Historiaz gainezka dago Oñati; Gipuzkoako herririk monumentalena dugu”

Oñatiko Unibertsitateko klaustroa

Aukera ugari eskaintzen dizkio Oñatik bisitariari. Hona hemen nagusienak:

Aukerak

Oñatiko Bidaurreta komentua

 

Sancti Spiritus Unibertsitatea. Euskal Herriko lehen unibertsitatea (1540). Errenazentista estilokoa da, eta aipatzekoak dira haren klaustroa, kapera eta kasetoidura mudejarra. Monumentu Nazional izendatu zuten 1931n.

 

Bidaurreta Monasterioa. 1510ean egina da. Estilo gotikoa, errenazentista eta mudejarra ditu, elkarrekin nahasiak. 1533ko erretaula platereskoa du.

San Migel Parrokia. Tenplu gotikoa, XI. mendekoa.

Beste leku interesgarri batzuk:

  • Udaletxea (1778), barroko rococo estilokoa, eta Foruen Plaza.  San Migel errota, Erdi Arokoa (XV. men- dekoa) eta Santa Marina plaza (hor daude Madinabeitia, Antia eta Baruekua etxeak).
  • Zumeltzegi dorretxea (XVIII. mendekoa), Lazarraga dorretxea (XV. mendekoa), Urain edo Zubiaur dorrea (XV. mendekoa). Hernani etxea (XVI. mendekoa), Otadui Jausoro etxea (XVI-XVII. mendeetakoa) eta Don Pedruena jauregia (XIX. mendekoa).

“Sancti Spiritus unibertsitatea, San Migel Parrokia eta Bidaurreta Monasterioa dira Oñatiko monumentu ikusgarrienetakoak”

Oñatiko San Mihguel elizako absidea

Baliabideak

Liburuxkak eta informazioaz gain, Oñatiko turismo-bulegoak bisita gidatuak ere antolatzen ditu, herria ikusteko (www.oinati.org/ondarea; tel.: 943 783 453; Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

Hona hemen argitalpen gomendagarri batzuk:

  • Oñati: pasado, presente y futuro; DVDa, 13 minutukoa (Turismo Bulegoan salgai).
  • González de Zarate, Jesús María (1992) Arquitectura iconográfica en la Universidad de Oñati.
  • EHUko Historia Modernoko Saila (1999) Historia de Oñati: siglos XIV-XIX; Gasteiz.
  • Azpiazu, José Antonio eta Madariaga, Juan. El Molino de San Miguel (turismo-bulegoan salgai).
FaLang translation system by Faboba