Fundazioa

arantzazuKultura

Artzaintzari estu loturik dago Arantzazuko historia. Artzain-lurra izan zen, eta halaxe da gaur egun ere. Kondairak dioenez, Rodrigo de Baltzategi artzainak aurkitu zuen, XV. mendean, Ama Birjinaren irudia elorri batean, egun Santutegia dagoen lekutik hurbil. Denok dugu nola edo halako lotura artzaintzarekin; gure kulturaren osagai ezinbestekoa dugu.

Artzaintza Arantzazun

“Artzaintzari lotua dago gure historia. Arantzazun hiru gune garrantzitsutan ikusten da lanbide horren bilakaera”

Badira Arantzazutik gertu artzaintzaren bilakaera erakusten diguten hiru inguru: Aizkorriko gune megalitikoa, Eneolitikoko eta Brontze Aroko aztarnekin; Duruko ze- laietako artzain-txabolak (azken ehun urteotan batere aldatu ez diren hiru eraikuntza), eta Gomiztegi baserria, artzain-eskola aitzindaria mundu osoan, gaur egun lanbide horretan erabiltzen diren teknikarik aurreratuenak eta tradizioarekiko eta ingurumenarekiko errespetua bikain uztartzen dituen ikastetxea.

Gomiztegiko ardi batzuk

Aukerak

Artzaia Gomiztegin

Gomiztegi baserria. Autoz joan daiteke Arantzazutik, edo oinez —ordu-erdi pasatsu— (ikus ibilbideei buruzko informazioa). Zer ikusiko duzue? Artzain-eskola, ukuiluko instalazioak, artaldea, gazta egiteko prozesua eta ardi- txakurren erakustaldiak.

Duru. Gomiztegitik oinez joaten da Duruko zelaietara. Bista ikusgarriak. Duela ehun urte bezalaxe dauden artzainen hiru eraikuntza ikusiko ditugu Durun: ardientzako saroia, artzainaren etxea eta beste zenbait eginkizunetarako erabiltzen zen beste txabola bat.

Gune megalitikoak. Urbiako zelaietan, lau trikuharri-, tumulu- eta iruinarri-multzo daude, Eneolitikoko eta Brontze Aroko artzain-komunitateen hileta-errituen adierazle.

“Durun eta Gomiztegin, XVIII. mendetik gaur egunera artzaintzak izan duen bilakaera ikusten da”

Artaldea Arantzazun

Baliabideak

Gomiztegiko instalazioak, artaldea, gazta egiteko prozesua edo ardi-txakurren erakustaldiak ikusteko, deitu Parke Naturaleko informazio- telefonora (943 251 015).

Aurrez bisitarik hitzartu gabe ere ikus daiteke baserria kanpotik. Baserrian bertan salgai dagoen Gomiztegiko gaztak sari ugari jaso ditu mundu osoan. Tel: 943 251 008; e-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.; web gunea: www.gomiztegi.com.

Gomiztegi baserrian esango dizute nondik jo behar duzun Duruko zelaietara.

Informazio gehiago Arantzazuko dendan (tel.: 943 781 302) edo haren ondoan dagoen turismo-bulegoan (tel.: 943718911).

Artzaintzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus www.artzainmundua.net web gunea.

FaLang translation system by Faboba