Fundazioa

arantzazuKultura

Historiak dioskunez, sortze beretik jardun zen Arantzazu baketze- eta bitartekari-lanetan (oinaztarren eta ganboatarren artean, sasoi hartan). Harrezkeroztik, bake- eta elkarrizketa-erreferentzia izaten jarraitu du. Giza duintasuna aintzat hartzea da etika (“gizakiaren gailentasuna” deitzen diote frantziskotarrek). Horixe dugu, hain justu ere, frantziskotar izaeraren printzipioetako bat, Arantzazuko historiaren ardatz nagusietakoa: bakearen eta gizakien arteko berradiskidetzearen alde aritzea.

Kulturarako eta topaketarako gunea

“Desberdinen arteko elkarrizketarako eta topaketarako lekua da Gandiaga Topagunea eraikina, eta etika eta humanismoa ditu zutabe nagusi”

XXI. mendearen hasieran printzipio horiek berritu eta gaurkotzeko asmoz, Gandiaga Topagunea (2003, Miguel Ángel Alonso, COAVN 2007 Saria) egin zuten frantziskotarrek seminario txikia egon zen lekuan. Kulturarako eta topaketarako gunea da Gandiaga eraikina, eta gizarteari zabalik dauzkio ateak. Fedearen eta kulturaren, sinestunen eta sinesgabeen, erlijio honetakoen eta hartakoen, ideologia eta kultura desberdinetako jendeen arteko elkarrizketa-leku da, betiere etika eta humanismoa zutabe dituela.

Eserleku batzuk Gandiaga Topagunean

Aukerak

Batzarretarako gela Gandiaga Topagunean

Arantzazu Gandiaga Topaketa eta Batzarretarako Zentroa. Biltzarrak, jardunaldiak, mintegiak, enpresa-bilerak eta nolanahiko topaketak egiteko hainbat areto eta gela ditu leku honek. Gandiaga Topaguneko lehen solairuan dago.

Arantzazuko Adiskideak. Arantzazuko adiskideen elkartea da, eta Gandiaga Topagunean du egoitza honek ere. Mila bat bazkide ditu, eta frantziskotarrekin batera, Tau Fundazioa, Arantzazu aldizkaria eta Arantzazu Edizio Frantziskotarrak erakundeak biltzen ditu.

Naturgintza Fundazioa. Erakunde honek ere Gandiaga Topagunean du egoitza.

Gandiaga Topagunea, ilunabarrean

Baliabideak

ArantzazuGandiaga, Topaketa eta Batzarretarako Zentroa. www.arantzazugandiaga.com; tel.: 943 716 575; e-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Arantzazuko Adiskideak. Tel.: 943 251 009; e-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Naturgintza Fundazioa. www.naturgintza.net; tel.: 943 251 015; e-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

FaLang translation system by Faboba