Fundazioa

arantzazuNatura

Bidezidorra oinez ibiltzeko izaten da. Bilaketa, komunikazioa eta bizitzaren aldeko borrokaren sinbolo dugu bide hori. ”Bizitzan aurrera egitea” esaerari itxura fisikoa, erreala ematen dio bidezidorrak. Hara eta hona doazen eta datozen bidezidorren sare izugarrizkoa du inguruan Arantzazuk. Noizbait, zerbaiten bila zebilen norbaitek irekiak izango dira. Erromesek betidanik erabili izan dituzten zenbait bide badira oraindik ere. Santutegian, berriz, garrantzi handia ematen zaie bidezidorrari eta bideari, biak ere elkarrizketaren isla baitira, bizitzaren zentzua eta ongi gorena (San Frantzisko) aurkitu nahian dabilen erromesaren berezko ezaugarri.

Arantzazuko bideak

“Hara eta hona doazen eta datozen bidezidorren sare izugarrizkoa du inguruan Arantzazuk. Noizbait, zerbaiten bila zebilen norbaitek irekiak izango dira”

Aurrera egiteko borrokan diharduen herria da Euskal Herria. Beharbada, horregatik maite du horrenbeste ibiltzea (mendi-ibilien oso zalea da gure gizartea). Maila guztietako eta adin guztietarako ibilbideak eskaintzen ditu Arantzazuk, guztiak ere apropos-aproposak paisaiaz eta naturaz gozatzeko, ariketa fisikoa egiteko..., eta beti galduak, beti zerbaiten bila gabiltzala gogoratzeko.

Arantzazu, Haitzabal eta Arabako mendiak

Aukerak

Erroitegiko iturria, urbiarako bidean

Gomiztegiko bide egokitua. Arantzazu eta Artzain Eskola (Gomiztegi baserria) elkarrekin lotzen ditu. Gipuzkoako Parke Naturaletako bideetatik, urritasun fisikoak dituztenentzat egokitutako lehenbizikoa dugu. 1.865 metroko bidezidorra da, eta prestatua dago adin guztietako jendearentzat, baita era bateko edo besteko ezintasun funtzionalak dituztenentzat ere. Bi inguru oso erakargarri lotzen ditu historia eta paisaia aldetik balio handiko ibilbide honek.

Arantzazuko bide ezkutua. (PR-Gi 105) 7 kilometro ditu, ongi seinaleztatuak, eta bi ordu eta erdiko iraupena, gutxi asko. Arantzazuko aparkalekua du abiapuntu eta helmuga. Sakanetan barna eramango gaitu bide honek, inguruko zenbait leku ezkututara, eta Santutegiko seminaristen garai bateko futbol-zelaiak ezagutzeko aukera emango digu.

Arantzazuko baserrietako bidea. (PR-Gi 104) 5,5 kilo- metroko luzera du, ordu eta erdiko iraupena, gutxi asko. XVIII. eta XIX. mendeetako zenbait baserri ikusteko aukera ederra da. Arantzazurako bidean, Kortakogain baserritik gertu, dauzka abiapuntua eta helmuga bideak.

“Gipuzkoako Parke Naturaletako bideetatik, urritasun fisikoak dituztenentzat egokitutako lehenbizikoa dugu Gomiztegikoa”

Gomiztegiko bide egokitua

Baliabideak

Arantzazutik oinez egiteko 8 ibilbideri buruzko informazioa duen liburuxka bat ere badago, gida honekin batera argitaratua. Santutegiko dendan eska daiteke (tel.: 943 781 302) edo horren ondoan dagoen turismo-bulegoan (tel.: 973 718 911).

Baduzu www.arantzazu.org web gunean horri buruzko informazioa. Hiru tenpluen ibilbidean (Antiguakoa, Loiolakoa eta Arantzazukoa), Ignaziotar Lurralde bezala ezagutuan dago Arantzazu. Dendan, turismo-bulegoan eta www.ignaziotarlurraldea.com edo www.turismodebagoiena.com web guneetan duzue bide horri buruzko informazioa.

FaLang translation system by Faboba