Fundazioa

arantzazuNatura

Haitzulo ugari daude Arantzazu inguruan, eta horietako bat, Oñati-Arrikrutzekoa, jendearen bisitak hartzeko prestatua dago. Santa Kruzen gerrillari karlisten babesleku izan zen kobazulo hori, eta 1966an aurkitu zuten berriro. Kareharrizko egitura ikusgarria (karst-a) du haitzulo honek, eta hedadura eta konplexutasun handiko fenomeno espeleologikoak.

Historiaurreko kobazuloak

"Arrikrutzeko aurkikuntza paleontologikoak aitzindariak dira estatu espainiar osoan"

Euskal Herriko esplorazio espeleologikoan, arkeologikoan eta paleontologikoan aitzindari dugu Arrikrutz. Kobazulo horretan egindako lehenbiziko azterketetan haitzuloetako lehoiaren eskeleto osoa aurkitu zuten (lehenbizikoa, estatu espainiar osoan), baita zenbait pantera-kaskezur eta hartz ugariren aztarnak ere.

Arrikutzeko kobazuloa

Aukerak

 

Oñati-Arrikrutzeko haitzuloa. Ordubeteko ibilaldi gida- tuan bisita daiteke, 53. galerian betiere. Gesaltza-Arrikrutz multzoko galerietako bat besterik ez da 53.a; izan ere, 14 kilometroko galeria ditu orotara, sei solairutan, elkarri konektatuak. Gipuzkoako haitzulo handiena da. Bisitaldi pedagogikoa da, erakargarria, eta benetan harrigarriak zuloko tximiniak, estalaktitak, estalagmitak, zutabeak, sifoiak eta kareharrian urak eragindako higadurak utzitako beste formazio batzuk.

Sandalliko kobazuloa. Orkatzategi mendian dago, eta ermita bat du barruan, harlanduzko aska moduko batekin. Hainbat giza hezur eta historiaurreko murko-zati aurkitu zituzten kobazulo horretan.

"Gipuzkoako haitzulorik handiena da: 14 kilometro galeria ditu, sei solairutan, elkarri konektatuak"

Arrikutzeko haitzuloa

Baliabideak

Arrikrutzeko kobazuloa bisitatzeko, deitu 943 082 000 telefono-zenbakira edo bidali mezua Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Informazio gehiago www.oinati.org web gunean. Haitzuloan eta Oñatiko turismo-bulegoan, salgai dago (euskaraz eta gaztelaniaz) Arrikrutzeko Kobazuloaren ipuina (“Orroa uraren galerian”).

Inguruko beste kobazulo batzuei edo Arantzazu inguruko ondare espeleologikoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Aloña Mendi Espeleologia Taldearekin (AMET) (www.euskalnet.net/amet; Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

Parke Naturalak telefono bat jarri du ingurumen-hezkuntza lantzeko eta natura-turismoa egiteko bisita gidatuak eta beste ekintzak antolateko (943 251 015).

FaLang translation system by Faboba