Asis Topagunea

Etxe berria (2001), 45 gela (banakoak nahiz binakoak), bainu eta guzti, arretaz zaindua. 80 lagunentzako areto modernoa, eta areto txikiak talde txikientzat.

Otoitzerako eta norberagana biltzeko kapera egokia. ASIS TOPAGUNEA zeure buruarekin, naturarekin, Jainkoarekin... topo egiteko leku aukerakoa duzu. Gainera, isiltasunerako, gogoetarako, otoitzerako, atsedenerako aukera ezberdinak eskaintzen dizkizu Asis Topaguneak. Eguneroko zurrunbilo eta zalapartatik tarteka aldentzea ongarri duzu. Sinestun edo sinesgabe, sineskera bateko edo besteko, Asis Topagunea zuretzat ateak irekita dago.

Aukerak

  • Mota ezberdinetako Gogo-jardun espiritualak.
  • Asteburuko erretiroak isiltasunean eta otoitz-giroan...
  • Erlijioarteko topaketak.
  • Edo zeurekasa eta erara... Frantziskotar baten laguntza izango duzu, zeuk hala nahi baduzu.
  • Aste Santuan eta Andre Mariaren Bederatziurrenean (abuztuaren 31tik irailaren 9ra), elizkizun ederren aukera.
FaLang translation system by Faboba