Presidente: Iñaki Beristain
Kideak: Jexux Artola, Joan Migel Dorronsoro, Xabier Guridi

EBANJELIZAZIO IDAZKARITZAREN PROIEKTUA

1. lehentasuna: Gaur egun ebanjelizatzeko, agente edo e­ra­gileak sus­­tatu eta motibatzea.

1. Helburua: Tokatu zaigun garaiaz jabetzea.
Ekintza: Pastoralgileen batzarrak egiten jarrai­tzea (Agurain…).

2. Helburua: Leku bakoitzeko errealitate propioa ezagu­tzea.
Ekintza: Leku bakoitzeko informazioa eskura­tzea.

3. Helburua: Eragileen barne-motibazio pertsonala e­ra­gitea.
Ekintza: Erretiro-egunen bat aprobetxatzea mo­ti­bazioa sendotzeko (erretirorako gaia eskai­ni).

4. Helburua: Heziera-topaketak sustatzea.
Ekintza: Alor desberdinetan egin daitezkeen e­kin­tzen informazioa eskaintzea.

2. lehentasuna: Laiko baliotsuak hezi eta animatzea.

1. Helburua: Laiko baliotsuei dei pertsonala egiten sai­a­tzea. Animatzea.
Ekinza: Laikoak aukeratzeko orduan erne e­gon eta hautaketa zaintzea.

2. Helburua: Aldez aurreko prozesuak lantzea.
Ekintza: Laikoentzat heziera-taldeak antola­tze­a.

3. Helburua: Mailaz maila ardurak ematea laikoei.
Ekintza: Laikoak gonbidatzea gure batzarretara.

4. Helburua: Frantziskotar sena lantzea laikoengan.
Ekintza: Asis Sarea lantzea

3. lehentasuna: Gure ospakizunei kutsu ebanjelizatzailea ematea.

1. Helburua: Ospakizunak zaintzea. Hurbilak eta bi­zi-in­da­rrezkoak egin.
Ekinza: Gure ospakizunen alderdi zehatzak az­­ter­tzea.

2. Helburua: Jendearen partaidetza gehitzen saiatzea.
Ekintza: Laikoen partaidetza areagotuko duten detaileak martxan jartzea.

3. Helburua: Gure harreran eta predikazioan alderdi an­tropologikoa sendotzea.
Ekintzak: Esamoldea edo hizkera aldatzen sai­a­tzea. Gure pastoralgintzan web orria erabil­tzea.

4. Helburua: Ospakizun egokituak egitea (helduak, gazteak, umeak...).
Ekintza: Ospakizunetarako material onen informazioa eskaintzea (Internetekoak...).

FaLang translation system by Faboba