Presidente: Jexux Artola
Kideak: Felix Askasibar, Samuel Azkona (misioak), J. Anjel Egiguren, Antonio Pérez, Fausto Yudego

SOZIAL IDAZKARITZAREN PROIEKTUA

1. lehentasuna: Txikitasunean bi­zi­tzera animatu e­ta la­­guntzea gu­re anaiak.

1. Helburua: Anaiarteetatik hur­bil e­gotea.
Ekintza: Anaidiak bisitatzea, arlo sozialean anaiartea, parrokia edo anaia bakoitza egiten ari de­naren informazioa eskuratzeko; beren ekimenetan eta zailtasunetan animatu eta arnasteko; eta TAU Fundazioaren jardunaldien aldeko laguntza eragiteko.

2. Helburua: Anaiarteentzako lan-ma­terialak sortzea.
Ekintzak:
1. Bi orduko bileretan aztertu eta lantzeko fitxa eta materialak sortzea, txikitasuna, pobrezia, senidetasuna, kreazioaren miresmena eta antzeko gaien inguruan...
2. Gure bizieraren alderdi honi, bailarako erretiroren bat dedikatzea bilatu.

3. Helburua: Gobernu Pro­bin­tziala­­ri sozial e­kin­tzara­ko irizpideak eskaintzea.
Ekintzak:
1. Txikitasunezko eta sozial arloko irizpide-sail bat sortzea, Gobernu Probintzialak horien barruan joka dezan auzi ekonomikoetan, patrimonioan, etxeen erabileran, etabtan.
2. Probintziari lagun egin azken Kapitulu Jeneraleko Mandatuak garatzen, JBKOari da­gozkionak bereziki.

2. lehentasuna: Arlo Soziala indar­tzea gure bizi­tzan.

1. Helburua: Txikien artean tx­i­ki izateko bokazi­oaz per­tsonalki ja­­­­be­tzea.
Ekinzak:

1. Gizarteko txikienekin harreman pertsonala izatea: zahar, gaixo, etorkinekin...
2. Bizi garen tokian txikitasuna nola bizi dezakegun gogoeta egitea, galdetuz, adibidez, no­la izan gaitezkeen txikienak lekuko Elizan eta gure ministerio-lanean. Lehen­ta­sunezko zer aukera eratu eta bizi ditzakegu?

2. Helburua: Anaiarteko bizieran le­hentasun be­zala hartzea auzi soziala.
Ekintzak:

1. Elkarteko Proiektuan esplizituki txertatzea txikitasun-alderdia, gure karismaren alderdi hau bizitzeko dauzkagun bitartekoak adieraziz.
2. Adierazi zenbat diru erabiliko den urtero behartsuenekin solidarizatzeko, horretarako i­riz­pide objektiboak eratzen saiatuz.
3. Gure areto eta tokiak behartsuenen zerbitzurako edo bertako behar sozialetarako prest edukitzea.
4. Parrokian edo elizan aintzat hartzea ardura soziala, partaidetza eta boluntariotza sustatzea, antolatzen diren jardunaldi desberdinak bultzatzea...
5. Anaidi bakoitzean eta gure parrokia eta elizetan TAU Fundazioaren eguna ospatzea, bai­ta urteroko jar­dunaldia ere.

3. Helburua: Txikitasunaren alde­ko apustu garbia e­gitea Probintzi mailan.
Ekintzak:

1. TAU Fundazioarekin konpromiso ekonomiko eta laguntzazkoak hartzea.
2. Apustu probintziala egitea anaidi guztiek Banka Etikoan inberti dezaten, etxeko ekonomoei irizpideak, portzentaiak etabar adieraziz.
3. Aintzat eduki Idazkaritza honek eskaini dituen ekintza sozialerako printzipioak.

FaLang translation system by Faboba