Arduraduna: Jexux Artola
Kideak: Felix Askasibar, Antonio Pérez, Iñaki San Pedro, Cristina Moretón

GAZTEEN PASTORALTZAREN PROIEKTUA

1. lehentasuna: Gazte-pastoraltzaren lekuko taldeei lagun­tzea.

Helburua: Bizirik eta indarrean dauden gazte-taldeen monitoreak animatzea.
Ekintzak:

1. Monitoreak bisitatu eta haiekin harreman zuzen eta pertsonala mantentzea, beren egoera eta premiak ezagutzeko.
2. Aldika eta ahal den neurrian topaketa-ba­tzarrak konbokatzea.
3. Gazteak dauzkaten anaidiei GPko Proi­ektua egiten laguntzea, Elizbarrutiko eta FRATER-CONFRESeko proiektuak kontuan izanez.
4. Lekuko taldeetan boluntariotza-ekintza desberdinak sustatzea gazteekin.

2. lehentasuna: Gure gazteei eragitea frantziskotar kutsuko batzarretan parte har de­zaten.

Helburua: Gure parrokietako gazteak anima­tzea, fran­tziskotar erakunde desberdinetatik antola­tzen diren ekin­tza eta topaketetan parte har­tzera.
Ekintzak:

1. CONFRESetik eta bereziki FRATERetik antolatzen diren TAU eta bestelako es­perientzietan parte hartzea gure gazteekin.
2. Bi urtetik behin Frantziskotar Familiak an­tolatzen duen Asisko Espirituaren to­paketan parte hartzea gure gazteekin.
3. Bokazio-Pastoraltzaren batzordeak proposatzen dituen ekintzetan parte har­tzera butzatzea gure gazteei.

FaLang translation system by Faboba