Arduradunak: Patxi Bergara, Joan Migel Dorronsoro, Jose Mari Lucas

BOKAZIOEN PASTORALTZAREN PROIEKTUA

1. lehentasuna: Anaiarteei laguntzea, gaur egun anaia txikiaren bizimoldea nolakoa den era garbi, oso eta errealean adierazi eta proposa­tzen, beren e­tsenplu eta hitzez (cf. RF 161).

Helburua: Hemen eta orain garenaren poza sustatuzea a­naien artean (RF 165).
Ekintzak:

1. Anaidiak bisitatzea, Probintziako anaiak ani­matu eta informatzeko (CCGG 145-1; RF.161).
2. Probintziako anaiekin hileroko komunikazioa mantentzea, heziera-materialak iradokiz eta Bokazio Pastoraltzari da­goz­kion beste informazioak emanez.

2. lehentasuna: Bideak sustatu eta mesedetzea, pertsonek eta as­piranteek beren burua e­za­gutu dezaten, Jesu Kris­to eta San Frantzisko ge­ro eta hobeto deskubritu di­tzaten eta beren bokazioa diszernitu ahal izan dezaten (RF. 163).

1. Helburua: CONFRES mailan bultzatzen ari den “Fra­ter” proiektua sustatu, lagundu eta be­raren aldeko lankidetza egitea.
Ekintza: CONFRESen “Frater Proiektuan” era bi­­zian parte hartzea, haien bilera eta e­kintzen egutegian parte hartu eta inplikatuz.

2. Helburua: ainkoarekin pertsonalki topo egitea bideratzen eta bizimoldea zalantzan jartzen duten barne- eta haustura-es­pe­rientziak sus­tatu eta mesedetzea, kristau-bizitza egiteko molde egoki bezala Asisko Fran­tzis­ko eta haren eredua aurkeztuz.
Ekintzak:

1. Barnetasuna mesedetzen duen giroan egitea Pazko-ospakizuna.
2. Gazteentzako Topaketa Asisen.
3. Marokon lan-eremua.
4. Uztaila eta abuztuan harrera- eta o­toitz-gunea eskaintzea Naxeran Santio bi­deko erromesei.
5. Frantziskotar espiritualitatearen inguruko Jardunaldiak sustatzea.
6. “HITZA OTOITZEAN ADITZEKO” taldeak sustatzea, arrebekin elkarlanean.

3. Helburua: Santio bidean bilatu eta sustatzea erro­mesak onartu eta laguntzeko plata­for­maren bat.
Ekintza: Santio Bideko erromesei harrera- eta otoitz-gune bat eskaintzea uztaila eta abuztuan.

FaLang translation system by Faboba