kripta

Debekuaren ostean, 80. hamarkadan ekin zion berriz ere Basterretxeak Arantzazuko Santutegiko kripta dekoratzeari. Horretarako erabili zuen gaia mitologiatik kristautasunerako ibilbidea izan zen. Estetika abstraktuko hemezortzi muralek osatzen dute Basterretxearen obra hau. Forma baino gehiago, artistak kolorea erabili zuen bere mezua adierazteko. Lehen bederatzi muralek gizakia kreazioaren aurrean erakusten dute, eta gainontzekoek gizakia Kristo berpiztuz geroztik. Asmoa gauzatu ez bazen ere, mural bakoitzaren esanahia argitzeko dekoraziorik gabeko paretetan poemak idatzi nahi izan zituen artistak.

FaLang translation system by Faboba
  • 01. horma: kreazioa

  • 02. horma: planetak

  • 03. horma: airea eta ura

  • 04. horma: erlijio primitiboa

  • 05. horma: Kristautasuna sortu da gurutzearekin batera
     

  • 06. horma: martiriak

     

  • 07. horma: Kristautasuna materialismoari emandako erantzun gisa

  • 08. horma: gizakia gizakiaren etsai
     

  • 09. horma: arrisku atomikoa
     

  • 10. horma: Kristo da erantzuna
     

  • 11. eta 12. hormak: paisaiak argieginak

  • 13. horma: harmonia
     

  • 14. horma: Egia edo Berri Onaren distira
     

  • 15. horma: San Frantziskoren estigmak
     

  • 16. horma: arreba heriotza

     

  • 17. horma: arreba landareak
    18. horma: arreba ilargia, anaia eguzkia, arreba izarrak