ospakizunak

Arantzazuk ezkontza sakramentua ospatzeko aukera ematen dizu. Horretarako, Arantzazuko basilika baino leku egokiagorik nekez aukeratuko duzu. Aski duzu horretaz arduratzen den Pello Zabalarekin harremanetan jartzea, telefono honetara deituz: 666694150. Berak jakinaraziko dizu ezkontza sakramentua ospatzeko zer den egin behar duzun guztia: zer irakurgai, zer paper bete etabar. Ezkontza egoki ospatzeko behar dituzun baliabide guztiak dauzkazu hemen: apaiza (zeuk ekartzen ez baduzu), kantaria, organista, berogailua, lorak...

Harremanetarako fraidea, Pello Zabala.

Telefonoa: 943780951 edo 666694150.

FaLang translation system by Faboba