"Arantzazuko arte-lantegia" erakusketa irailaren 2an inauguratuko da, 18.00etan, Gandiaga Topagunean

Arantzazuko Basilika berria eraiki eta dekoratu zen garaian, Jorge Oteizaren itzalean, zenbait frantziskotar artistek beren lengoaia propioak landu zituzten espresio artistikoa garatzeko, Arantzazuko arte-lantegian. Lau fraideren lana nabarmendu zen batik bat: Xavier Álvarez de Eulate, Jose Luis Iriondo, Juan Arriola eta Xabier Egaña. Álvarez de Eulate elizgizon klasikoak eta tradizionalak asmatu zuen, gure inguruan aurrenekoz, Jainkoaren esentzia abstrakzioaren ikuspegi modernoaz margotzen. Iriondo margolari finak eta abilak figurazio gozoz jantzi zituen Gipuzkoako eta Euskal Herriko hainbat eliza. Arriolak eskulturak eta konstrukzioak landu zituen art povera-ren lerrotik, frantziskotarren pobrezia-botoaren eraginez, ziur aski. Eta Egañak espresionismo koloristari eutsi zion, Alemaniako mugimenduen gertuko, gizakiaren gorputzak ezinezko eskortzoetan hautsiz.

Arantzazun erro sendoak zituzten lau artista horien zenbait pintura- eta eskultura-lan ikusgai izango dira, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, irailaren 2tik urriaren 16ra. Publikoari zabalik egingo den inaugurazio-ekitaldian Juan Arriola eta Xabier Egaña artistak eta erakusketako komisario Edorta Kortadi izango dira, eta bertaratuei erakusketako katalogoaren ale bana emango zaie. Bisita-ordutegia honakoa izango da: larunbatetan, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara eta igandeetan eta jaiegunetan, 11.00etatik 14.00etara.

Bederatziurrena 2016. Mezako testuak

 
 
Andre Mariaren Bederratziurrena gainean dugu. PDF honetan, Bederatziurreneko Meza-testu guztiak eskaintzen ditugu. Arantzazuko Andre Mariaren bederatziurrena egiten dutenentzat lagungarri izatea da gure asmoa eta gogoa.

Otoitzaldia maiatzaren 14an

Azken abenduan eta martxoan egin genuen bezala, datorren maiatzaren 14an egingo dugu hirugarren otoitzaldia, OTOIZLEKU proiektuaren eskutik. Maiatzaren 14ko larunbat arratsaldean, 17:00etan, bilduko gara, otoitzaldi irekia egiteko. Isilune luzez, entzunez, galderaz, musikaz, kantuz… Hitz gutxi eta barne-lan handiz, horrelaxe burutu nahi dugu otoitzaldia. Ez da buruz ikasitako errezoak esatea. Barrura begiratzea da, eta barruan zeure errealitatearekin bezala, Espirituaren egintzarekin topo egitea. Edonorentzat irekia da otoitzaldia. Arantzazuko Basilikan izango da, Jubileuko txoko berezian. Era librean eta elkartasun gozoan, Mendekoste bezperan. Etorri!

2016ko mendi-irteerak

Apirilak 10 – Iturrigorri-Beilotza – Ezkutuko bidea. Arantzazuko kondairak eta sinesmenak

Maiatzak 15 – Jaturabe-Aitzgain-Orkatzategi-Aitzulo – Uraren bidea

Ekainak 26 – Arantzazu-Urbia-Pin Pil-Oltza – Oltzako saroiak

Uztailak 16 – Arantzazu Aloña – Aloña ilunabarrean

Irailak 18 – Oñati-Olate-Jaturabe-Arantzazu – Erromesbidea

Urriak 16 – Andraitz – Unibertso karstikoa

 

Informazioa: Arantzazuko Parketxea (943782894)

Lekua eta ordua irteera bakoitzaren kartelean adieraziko da

LUCIO BIKAINA!!!

HAURRENTZAKO ARTE-LANTEGIA

NORI ZUZENDUA:
6-11 urte bitarteko haurrei
DATAK:
Apirilak 9 edo maiatzak 14, larunbatak
ORDUTEGIA:
10:30-13:30
TOKIA:
"Gandiaga Topagunea" Arantzazu (Oñati, Gipuzkoa)
PREZIOA:
3€
IZEN-EMATEA:
943716575 - 662181353
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

FaLang translation system by Faboba

Agenda

ABUZTUA 2016
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
10
11
20
21
30
31
No upcoming event!