2015ean ere, eta beti bezala Erramu Igandearen bezperan, Donostiako Elizbarrutia oinez igoko da Arantzazuko gainera. Beste behin urteroko ibilaldiak Gipuzkoako kristauon agerraldi apal bezain adierazgarria izan nahi du.
Aurtengo Ibilaldiak gaia «Errukiarena» izango du eta Aita Santu Frantziskok Evangelii Gaudium aholku-idazkian eta Euskal Herriko Gotzainek Garizumako gutunean esandakoen inguruan garatuko da.
Aurtengo ikurritza edo lema ere horretara biltzen da, noski. Euskaraz errukirako deia jasotzen da: «Eman hitza errukiari». Eta gaztelerazkoak berriz, errukiaren esparrua erakusten du: «Misericordia sin límites».
Ibilaldiaren data martxoaren 28a da. Ibilaldiaren dinamika, beti bezalakoa izango da. Goizean herri bakoitzak bere ordutegia edukiko du autobuserako, Oñatira 9:00ak inguruan iristeko. Beti bezala 9:30etan puntuan abiatuko da oinezko martxa. Dena ondo, 12:00ak inguruan Arantzazuko elizan azken otoitzaldiari emango genioke hasiera, 12:30ak aldera amaitzeko. Hamabost minutuko atsedenaldia eta 12:45rako autobusetan etxerako bidean.
Izenak eman eta autobuserako txartela lortzeko, bakoitzak bere parrokiara joan behar du edo herri bakoitzean horretarako seinalatuta dauden lekuetara. Eta, inportantea!, izena eman eta txartela jasotzeko azken epea mar-txoaren 26-ko goiza da, ostegun goiza