Elkarrekin Bila Proiektua, Bide berean lagun, proyecto social de Arantzazu

Zer da elkarrekin bila

elkarrekin bila Arantzazuko frantziskotarrek, laiko talde batekin batera bultzatutako proiektua da. Gure misioa honako hau da:

- Gure inguruan bizi-zailtasunak dituzten pertsona eta taldeei (gaixoak, menpetasunen bat dutenak, babesik gabe aurkitzen diren adin txikikoak, presoak, nolabaiteko urritasuna dutenak...) Arantzazun egonaldi bat egiteko aukera ematea, aisialdia eskainiz eta, bide batez, nolabaiteko heziketa proposatuz.

- Arantzazuk ematen dituen aukerak baliatuz, pertsona eta talde horiei egonaldi atsegina eskaini nahi zaie eta, beren egunerokotik irtenda, bizitzeko beste molde bat bistaratu, horrela pertsona bezala hazi daitezen, beren barruan oinarriko konfiantza sortuz, eta bizi dituzten zailtasunei aurre egiteko bidea ikus dezaten.

Zergatik elkarrekin bila

- Arantzazuk erreferentzia izaten jarraitu nahi du pertso nari eta beraren duintasunari dagokion orotan. Pertsona behartsuekin zerikusi zuzena duen alor sozialean ere bai:

· beti gehien sufritzen dutenen ondoan egon nahi du;
· herriaren hurbilean egoteak, jende askok bizi duen krisialdiaz ohartarazi gaitu;
· frantziskotar izanik, Asisko Frantziskoren deiak pobreen bidean ikusi nahi gaituela sentitzen dugu.

- Santutegiaren bokazioak harrera egitea du bere sentidua. Eta harrera behar dutenak, batez ere, sufritzen dutenak dira.

- Gizatasun- eta kristautasun-bideak barrutik eraginda eraikitzen dugu proiektu hau, pertsona aitortzen baitugu guztiaren ardatz.

- Arantzazuren bokazio bilatzaileak bila dabiltzanen bidera ateratzen gaitu, behartsuen bidea behartsuekin egiteko. Hortik ikurritza: "Elkarrekin bila".

Zer eskaintzen du elkarrekin bila

elkarrekin bila proiektuak proposatzen die premian aurkitzen direnei eta beraiekin lanean ari diren talde eta erakundeei, Arantzazun (Asis Topagunean) bi egun eta erdi pasatzea, aisialdian edo/eta heziketan. Talde bakoitzarekin zehaztuko da programa eta bakoitzari dagozkion ekintzak prestatuko dira, beren gustuen edo beharren arabera.

Mendi-buelta, bisita gidatuak, Parketxea, Gomiztegi, bide egokituan paseoa, kantua... Arantzazuk bere harrera-ahalmen guztia jarriko du datozenen zerbitzura.

Lagundu dezakezu elkarrekin bila

Bi eratara lagun diezagukezu:

- Ahal bazenu, etorri Arantzazura talde hauek Arantza zun dauden egunetako batean eta lagundu horien egonaldia atsegin bihurtzen, beraiekin ibiliz: Arrikrutzeko kobak bisitatzen, bide egokituan paseo bat egiten, Gomiztegi eta Artzain Eskola bisitatzen, Oñatiko herria bisitatzen, kantuan. beste ekintza batzuetan...

- Nahiago izango bazenu, zeure laguntasun ekonomikoa  eman dezakezu, honako kontu korronte honetan:

Laboral Kutxa 3035 0005 31 0050069059
ESKERRIK ASKO!

Informa zaiez telefono honetan: 610273580
Arantzazuko Santutegia. 20567 Oñati Emaila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

FaLang translation system by Faboba