Arantzazutik frantziskotarren iturrietatik edaten duen gizarte proposamen bat eskaintzen da. Proposamen horren proiektuak, eragileak eta ekimenak gizartearen aurrean indartzea eta hobeto eta era bateratuago batean komunikatzean oinarritzen da Arantzazuko Adiskideen zer izana. Horrela, Arantzazuko Adiskideak gizarte-sare bat da, 800 bazkide dituena eta Santutegian dauden hainbat gizarte-erakunde barneratzen dituena: Tau Fundazioa, Arantzazu Aldizkaria eta Arantzazu Frantziskotar Argitalpenak, besteak beste.
Hauek dira Arantzazuko Adiskideen helburuak:
- Frantziskotarrak, Arantzazuko gizarte-erakundeak eta Arantzazuko Adiskideen bazkideak sare berean barneratzea; beti ere, elkarbanatzen dituzten printzipio frantziskotarrak, humanistak, etikoak eta solidarioak oinarri direla.
- Bazkide diren pertsona eta erakundeen artean parte-hartzea indartzea eta komunikazio-komunitate zabal bat osatzea.
- Arantzazuko frantziskotarren nortasuna eta Santutegiko eraberritzea garatzen lagunduko duten proiektuei eta ekimenei ekonomikoki eta sozialki laguntzea.
- Arantzau gizartera eta gizartea Arantzazura hurbilduko duten ekimen propioak garatzea.
Zuzendaritza-Batzordeko kideak honakoak dira: Joxe Mari Arregi (Presidentea eta batzordekidea), Mari Cruz Gordoa (Presidenteordea), Jose Luis Madinagoitia (Diruzaina), Nerea Beldarrain (Idazkaria), Iñaki Beristain, Mentxu Alberro eta Iñigo Odriozola (batzordekideak) eta Joxe Bixente Agirre, Jesus Arregi eta Iñaki Almandoz (bazkideen ordezkariak).
Estatutuak honako estekan dituzu eskuragarri: