ospakizunak
Arantzazuk ezkontza sakramentua ospatzeko aukera ematen dizu. Horretarako, Arantzazuko basilika baino leku egokiagorik nekez aukeratuko duzu. Xehetasunak eta behar direnak zehazteko, Juan Migel Dorronsororekin jar zaitezke harremanetan (662 51 03 81). Ezkontza egoki ospatzeko behar dituzun baliabide guztiak dauzkazu hemen: apaiza (zeuk ekartzen ez baduzu), kantaria, organista, berogailua, lorak...
Telefonoa: 943 78 09 51 edo 662 51 03 81
Arantzazuk ospakizun zaindu eta herrikoiak eskaintzen dizkizu. Horien artean, igandeko Meza Nagusia. Zalantzarik gabe, igandeko ordu horretan hartzen du Arantzazuko elizak bere distira ederrena. Herria bera kantari dela, koruak lagundurik, sinesmen sakona arnasten da. Aitortza sakramentua ere nabarmentzekoa da. Igandero ospatzen dugu, Meza Nagusiaren aurretik (11:00etan). Une hau ere benetan sakona eta ederra izaten da Arantzazun.
Igandetan:
- 10.00: euskaraz
- 12.00 - MEZA NAGUSIA
- 13.30 - Gazteleraz
Larunbat eta jai-bezperetan
- 19.30etan
Astegunetan
- 12.00
Igande eta jaietan:
- 11.00 - Penitentziaren ospakizuna
Aitortza bakarka
- Eukaristia baino 15 minutu lehenago.
- Sakristian eskatuz, edozein ordutan.
Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.