- Azken onak bizitza osoa duintzen du, bizi izan denari sentidua ematen dio eta pertsonak ohoratzen ditu bakean hiltzea erraztuz.
- Azken ona gertatzen da, egin behar dena egiten denean, egin behar ez dena egiten ez denean eta, gainera, hiltzera doan pertsonari laguntzen dionean, pertsona bakar eta baliotsu bezala haziarazten duenean.
- Bizitza ongi burutzen laguntzea esperientzia bakar eta baliozkoa da laguntzailearentzat ere, baina horrek ezagutza eskatzen du, jarrera, abildadeak, bertuteak eta sentidu-esperientzia. Hori dena lortu egin behar da.
Lantegi honen helburua da hiltzen laguntzeko gaitasunak lortzea; ezagutzak ikasi, harreman-gaitasunak entrenatu eta bizitzatik irteteko prozesuan laguntzeko baliabide espiritualak aurkitu. Hori dela-eta, esperientzi moldea duen lantegi teoriko-praktikoa izango da.
Hartzaileak:
· Profesional sanitario eta sozio-sanitarioak.
· Hauskortasun-egoeran daudenei laguntzen dieten Hirugarren sektoreko erakundeetako pertsona boluntarioak.
· Osasun- eta karitate-pastoralean ari diren pastoralgileak.
· Bizitzaren azken uneko edozein laguntzaile edo zaintzaile.
Gidari:
· Marije Goikoetxea Iturregui. Psikologoa eta teologoa
· Jesús Millas. Medikua, zaintza paliatiboetan aditua
Data:2015eko azaroaren 28a, larunbata (de 10,00 a 18,30)
Prezioa: 20 euro (bazkaria barne)
Izena emateko:
Tfnoak.: 943 781 315 – 669 256 852
e-mailak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.