Atrebentzia dirudi. Nork ez du ezagutzen Arantzazu?

Bada, sarri bisitan joandako lekua izanagatik ere, Arantzazuko historiak, Basilikaren arkitektura proiektuak eta eraikuntza lanek badituzte haimaka ertz ezezagun. Horiek guztiak deskubritu ahal izateko jarri zen martxan iaz “Arantzazu Ezagutu” hitzaldi zikloa. Juan Ignacio Larrea frantziskotarra eta Elena Martin, Jorge Oteizaren lanean aditua izan ziren lehen bi hizlariak. Hirugarrenarekin gatoz orain.

Javier Gonzalez de Durana arte ikertzaile eta irakasleak, ezohiko begirada eskainiko digu: 1950eko hamarkadan, Francoren diktadurak hainbat kultur politika leundu behar izan zituen, nazioarteko isolamendutik ateratzeko. Aldaketa txiki horiek Arantzazun nabarmendu ziren lehenik, nahiz eta erresistentzia bortitzak agertu berehala.


FaLang translation system by Faboba

astesantua2025

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.