Arantzazuk ospakizun zaindu eta herrikoiak eskaintzen dizkizu. Horien artean, igandeko Meza Nagusia. Zalantzarik gabe, igandeko ordu horretan hartzen du Arantzazuko elizak bere distira ederrena. Herria bera kantari dela, koruak lagundurik, sinesmen sakona arnasten da. Aitortza sakramentua ere nabarmentzekoa da. Igandero ospatzen dugu, Meza Nagusiaren aurretik (11:00etan). Une hau ere benetan sakona eta ederra izaten da Arantzazun.
Eukaristiaren Ospakizuna
Igandetan:
- 10.00: euskaraz
- 12.00 - MEZA NAGUSIA
- 13.30 - Gazteleraz
Larunbat eta jai-bezperetan
- 19.30etan
Astegunetan
- 12.00
Beste ospakizunak
Igande eta jaietan:
- 11.00 - Penitentziaren ospakizuna
Aitortza bakarka
- Eukaristia baino 15 minutu lehenago.
- Sakristian eskatuz, edozein ordutan.