mendi-irteerak

Arantzazu, Iturrigorri, ibilbideaTxangoak 5 ordu iraungo du, 560 metroko desnibela dauka 14 kilometroko ibilbidea egiteko, eta “zailtasun ertaina” duen ibilbidea da.

1. Arantzazu. Goizeko 9etan taldea Arantzazuko Santutegia Hoteleko atarian bilduko da. Ongi-etorriaren eta ibilbidearen aurkezpena egin ondoren, bideari ekingo zaio Urbiako igoeraren bide klasikoari jarraituz.

2. Erroitegi. Ibilaldia hasi eta bi kilometrora gutxi gora-behera Erroitegiko iturriak Arantzazuko Ama Birjina Rodrigo de Balzategi artzainari agertu zitzaion lekua erakutsiko digu. Leku honetan bertan, Urbiako ohiko bidea utziko dugu eskubi aldera saihesbidea hartuz. Piskanaka Iturrigorriko basoan barneratuko gara. Baso honek 500dik gora hektarea ditu eta bertan pagoa da nagusi. Garai bateko gurdizain eta merkatari gipuzkoarrek eta arabarrek mendilerroa zeharkatzeko erabiltzen zuten bidea da. Ahalegin berezirik egin gabe altuera hartzen joango gara. Arantzazuko errekatik gora datorren bidezidorra zeharkatuko dugu Elorrolako lepora iritsi arte eta hegoekialdetik jarraituko dugu Urbiako larreetako muga aldera, Tontor ingurura.

3. Artzandegi. Metro batzuk aurrerago Urbiako larre zabalak desagertu egingo dira, eta basoa nagusitu egingo da mikologiarekin lotutako udazkeneko ibilbide honetan. 100 metro gora egin ondoren, Artzandegiko saroiaren erdira iritsiko gara. Larrearen eta basoaren mugan kokatutako toki honetan atseden hartuko dugu.

4. Burdinkutz. Basoaren bihotzerako jaitsiera Burdinkutz bezala ezagutzen den mendien bidegurutzean hasten da. Gurutze itxura duen harri-mugarria lau bideen bidegurutzea da: Gatzaga, Malkorra, Urbia eta San Adrian. Hemen 500 metroko malda duen beherako bidea hartuko dugu. Ibilbide guztian pagoen basoaren paisaiaz gozatu ahal izango dugu eta hezetasun- eta tenperatura-baldintzak egokiak baldin badira mikologia-zaletuek horrenbeste preziatzen dituzten basoko fruituak aurkituko ditugu.

5. Iturrigorri. Maldaren bukaeran pago motzek sortzen duten biodibertsitateari dagokionez ikerketarentzat eremu erreserbatua gurutzatuko dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketa lan horri ekin dio jada eta lehen pago motzen egoera behatu ahal izango dugu. Pago horietatik geure arbasoen ikatz-jarduerarekin lotura duten habitat hauetako informazio tekniko-zientifikoa jasoko da.

6. Arantzazu. Arantzazu erreka gurutzatu ondoren, presaren inguruan, Iturrigorriko bidezidorra zeharkatuko dugu. Bide horretatik, garai batean apaizgai frantziskotarrek erabilitako futbol-zelaiak zeharkatuz, 30 minututan Santutegira iritsiko gara.

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.