mendi-irteerak

Arantzazu, Urbia elurretan

Arantzazuko aparkalekua. Arantzazuko aparkalekutik abiatuta, basilikaren atzealdeko errepideari jarraituko diogu, Arantzazuko Santutegia Hotelaren eta Milikua eta Sindika jatetxeen ondotik igarota. Kilometroko distantzia hau egin eta burdinhesi berdea zeharkatuko dugu.

  1. Xenda. Urteen poderioz irabazitako arrakastari esker xenda txiki bat izatetik mendiko etorbide bilakatu da. Bere zabalera pagoz, haritzez eta alertzez jantzitako mendi-paseo ederrako gonbita da.
  2. Erroitiko iturria. Bide ezkerrean kokatua, kondairak dio Rodrigo de Baltzategi artzainari Ama Birjina hementxe agertu zitzaiola.
  3. Elorrolako mendi-lepoa. Arnasa bizkortu eta urratsa moteldu egin ahala aldapa gorantz goazela ohartuko gara, esfortzuzko instante bat besterik ez da izango, eta berehala Elorrolako mendi-lepoan izango gara. Hemen basoak mendez mende ardiek larratu duten zelai-gune zabalari eta ederrari uzten dio lekua.
  4. Andra Mari, Urbiko ermita. Mendi-lepotik 500 metrora kokatua dago eta albo banatan lizarrez jositako pasabidea aurkituko dugu. 1924an inauguratu zen eta Lizarralde frantziskotarra izan zuen bultzatzaileetako bat.
  5. Urbiako fonda. Ermitatik hurbil,1925ean hasi zuen bere eginkizuna. Geroztik Aizkorri-Aratz Parke Natural honetako bisitariek elkar egiteko eta babesa hartzeko lekua aurkitu ahal izan dute bertan.
  6. Itzulera. Ohitura den legez Urbia joan-etorriko mendi itzulera da. Dena den, basoarekin maiteminduak daudenentzat beste aukera bat ere badago. Elorrolako mendi-lepoan eta ezker aldean dagoen basabideak Iturrigorriko futbol-zelaietara eramango gaitu eta bi kilometro haratago mendi-ibilaldi honen amaierara.
FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.