basilika

Eulate Oteiza margotzenJavier Álvarez de Eulate Donostian jaio zen 1919ko apirilaren 26an. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Akademian ikasi zuen bi urtez. Handik heldu zen Arantzazura. Basilika berriko lanekin harremanetan hasi zen orduan.

Haren obran eragin gehien izan zuten artistak Jesús Vasiano, Gerra Zibil garaian harekin izan zen Iruñean, Ignacio Zuloaga eta Valentín de Zubiaurre izan ziren. Baina Eulatek arteaz zuen ikuspegian eta artea gauzatzeko moduan eragin handiena Jorge Oteizarengandik etorri zitzaion.

Bere artelanak figurazioari nahiz abstrakzioari lotu zitzaizkion. Tamaina txikiko obrak egin zituen, hark “erauntsiaren ondorenak”, “diagonalak” eta “agerraldirako guneak” deitu zituenak; baita eraikin erlijiosoetako absideak dekoratzeko mural handiak ere. Azpimarragarriak dira Donostiako San Ignacio Elizarako eta Oñatiko benediktarrentzat egindako erretaulak eta Bergarako Magdalena ermitarako sortutakoa.

Eulateren obra koloretsuak naturaz gaindi dagoenaren beharra erakusten du, eta ukitu daitekeen mistizismoa islatzen: “Ikuslea goi mailako errealitatera eraman nahi dut, ikusgai denetik ikusezinera, baina erreala denera”.

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.