basilika

Arantzazun, Sáez de Oiza eta LaorgaFrancisco Javier Sáenz de Oiza 1918ko urriaren 12an jaio zen Casedan (Nafarroa) eta XX. mende erdialdeko arkitektura espainarraren ordezkari esanguratsuenetarikoa da. Madrilgo Arkitektura Eskolan lizentziatu zen 1946an, eta bertan espediente akademiko onenaren saria irabazi. Arte Ederretako Akademiak beka eman zion haren ikasketak Estatu Batuetan jarraitzeko. Itzuli zenean Madrilgo Arkitektura eskolan Osasungarritasuneko eta Higieneko irakasle izan zen, eta geroago Proiektuak irakasgaiakoa. 1968an irakasgai horretako katedra lortu zuen, eta eskolako zuzendaria izan zen 1981 eta 1983 bitartean.

Irakaskuntza- eta arkitektura-lana batera egin zituen. Arkitekto bezala izandako ibilbideak gerraosteko historizismoa gainditu zuen eta arrazionalismorantz eta organizismorantz egin. Bere obren artean nabarmendu beharrekoak dira Arantzazuko Basilika, Madrilgo Dorre Zuriak, Bilbao Bankuko Dorrea eta Juan Carlos I.a azoka-barrutiko pabilioaiak eta Altzuzako Oteiza Museoa Nafarroan. 1989an Espainiako Arkitektuen Kontseilu Goreneko Urrezko Domina eman zioten eta 1993an Arteetako Asturiasko Printzea Saria.

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.