mendi-irteerak

Arantzazu, mendi irteera, Oltza, artzaintzaTxangoak Artzain xendaren zati batekin bat egingo du. Arantzazu abiapuntu izanik eta Urbiako norabidea jarraituz, ondorengo hauek dira ibilbideko interes puntu nagusiak.

1. Arantzazu. Txangoari goizeko 9etan emango zaio hasiera Arantzazuko turismo bulegotik, Arantzazuko Parketxeko kartelaren azpian dagoen bulegotik, hain zuzen. Bertatik Urbiako sakonunera doan xenda hartuko da.
2. Elorrolako lepoa. Urbiarako lau kilometroko igoera ongi egokitutako bide batetik egiten da. Mendizaleentzat ohiko ibilbidea izateaz gain, Gipuzkoako ibilbide-sortak eskaintzen dituenen artean gehien egiten dena da. Pagadiak eta Alertze sailak zeharkatuz naturak milurtekoetan kontserbatu dituen altxor txikiak aurkituko dira: fosilak, estalaktitak, etabar.
3. Perusaroi. Elorrolako muinoan, Zabalaitz eta Gorostiaran mendien artean ezkerreko bide klasikoa utzi eta ardi latxek eta zaldi-aziendek zizelkatutako bidezidor txiki batetik jarraituko dugu. Bidezidor honek Zabalaitz mendiaren hegala eta artzainen bizimodua bereizten den gunea zeharkatzen ditu. Gipuzkoako eta Arabako mugetatik hurbil igaroko da ibilbidea mugarriek eratutako lerroa jarraituz. Horietako bat Perusaroi izeneko saroi baten bihotzean gaudela adierazten digun errauts-harri baten ondoan kokatzen da.
4. Urbia-Oltza. Mendiko artzaintzak eragindako paisaia kultural erakusgarrienetako bat irudikatzen du. Lapiatz, dolina eta iturburuez inguratutako bi polje hauek, argi uzten dute gizakiak ingurune natural honetan integratzeko izan duen gaitasuna. Mendiko larre zabalak ikusgai daude edonon eta eguraldiak lagunduz gero hamarretako eder bat egiteko leku ezinhobea izango da hau.
5. Iparbakotxeko lepoa. Mendebalderantz eta goranzko norabidean Urbiako poljea zeharkatuko dugu, 1240m-tara aurkitzen den lepo honetara iritsi arte. Puntu honetatik parkearen 360ºko ikuspegi ezinhobea dago. Bertatik ibilbidearen itzulerari ekingo zaio.
6. Malla. Eskista izenarekin ezagutzen den bidegurutzea zeharkatu ondoren Mallako saroia inguratuko da. Douglas izeien baso sail izugarri honetan, Aizkorri-Aratzen dauden hainbatariko megalito bat aurkitzen da, Mallako tumulua.
7. Duru. Beheranzko norantzan oso ondo kontserbatutako artzaintza saroi honen ingurutik pasako gara. Ingurune berezi honetan usadiozko Euskal artzaintzaren  eredua ikus daiteke. Puntu honetatik 20 minutu inguruko jeitsiera gelditzen da ibilbidearen amaierara heltzeko.

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.